kritiken hemeroteka

6.866 kritika

Azken kritikak

« | »

Aulki-jokoa / Uxue Alberdi / Elkar, 2009

Aulki-jokoa Igor Elordui / Aizu!, 2009-06

Nork ez du umetan (eta nagusitan ere, euskaltegian bertan, akaso), aulki-joko batean parte hartu? Badakigu musika gelditutakoan aulki gabe gelditu dena betiko geratzen dela kanpoan. Bada, Uxue Alberdik bizitzaren metafora dakarkigu bere “aulki-jokoarekin”. Teresa, Martiña eta Eulali arratsaldero-arratsaldero elkartzen dira lagunekin Kantoietako gozotegian. Aiton-amonek guztien artean mila urte baino gehiago dituzte, baina aulkiak soberan geratzen hasi dira, eta badakite ez direla berriro kopurura ailegatuko. Hurrengo aulkia kendu bitartean, hiru protagonistek orainaldiko elkarrizketa, bizipen eta gogoetak iraganeko oroitzapenekin tartekatuko dituzte. Ez da kontakizun lineala, eta narratzailea ere aldatzen doa. Lehen pertsonan kontatzen dituzte hiru protagonistek beraienak, eta horrela bagoaz, puzzle bat balitz bezala, lehengo eta oraingo gertakizunak lotzen, beraien arteko harremana ulertzen, eta beraien bizitzan garrantzitsuak izan diren pertsonak ezagutzen. Batez ere umezarokoak eta gaztarokoak.

Garai hartako familiaren, gizartearen edo gerra sasoian gertatutakoen azalpen sakonik ez badago ere, egileak horiek islatzeko ahaleginean asmatu duelakoan nago. Bereziki aipagarriak dira gerra eta gerraostekoak azaltzen dituzten pasadizoak. Narrazioak, gogoetak, esaldiak, hitzak, ñabardurak… tartekatzen eta josten ditu hasieratik bukaerara Uxue Alberdik irakurtzeko erraza eta gustagarria den bere lehen eleberrian.

Azken kritikak

Bidean ikasia
Arantxa Urretabizkaia

Roberto Moso

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Peru Iparragirre

Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre

Iratxe Retolaza

Pekineko kea
Beatriz Chivite Ezkieta

Hasier Rekondo

Iraganik gabe
Felipe Juaristi

Javier Rojo

Bidaiak
Jon Iñaki Lasa

Igor Estankona

Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre

Aiora Sampedro

Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama
Alaine Agirre

Estibalitz Ezkerra

Bidaiak
Jon Iñaki Lasa

Javier Rojo

Dramak
Abelino Barriola

Aritz Galarraga

Labur txintan
Juan Kruz Igerabide

Igor Estankona

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Javier Rojo

Gerrak ez du emakume aurpegirik
Svetlana Aleksievitx

Javier Rojo

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Peru Iparragirre

Artxiboa

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Abendua 2016

Azaroa 2016

Hedabideak