kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Ele zahar, ele berri / Martin Anso / Alberdania, 2008

Berridazketa ariketa Javier Rojo / El Correo, 2009-05-23

Badirudi Martin Anso idazlea elezaharren liluran harrapatuta geratu dela, gaur komentatzen ari naizen narrazio liburu honetan (Ele zahar, ele berri du izena) 2004an argitaratu zen Elezaharren bidetik liburuan abian jarri zuen planteamenduan sakondu egiten baitu. Funtsean, hauxe da idazleak 2008an argitaratutako liburu honetan egiten duena: Nonbait irakurritako elezaharra hartu eta, era bateko edo besteko aldaketak eginda, ipuin berri moduan aurkeztu. Liburuaren izenburuak adierazten du ondo zein izan den prozesua. Jauzi berria hartu ondoren, hitz zaharrak hitz berrien itxurapean agertzen zaizkigu liburuan. Hainbat jatorritako elezaharrei erreparatu die idazleak bere gaurkotze lan hau egiteko. Batzuetan, elezahar hauek ipuin tradizionalekin zerikusia duten istorioak dira; hau da, ahozko transmisioaren bidez garai modernoetara heldu diren ipuin zaharrak bilatu ditu idazleak han-hemenka bere lana oinarritzeko. Besteetan, elezahar erromantikoak dira ipuin berriak egiteko erabili direnak. Hauek askotan Erdi Aroko kontuekin erlazionatutako istoriotxoak kontatzen dituzte, eta gure tradizio asmatuaren lehengaiak dira. Ez dira falta hiri legenden esparruaren barruan sartu daitezkeen istorioak ere. Azken hauek itxuraz modernoagoak badira ere, betiko istorio batzuen aldakiak baino ez dira. Idazleak honelako materialak hartu ditu eta, irakurleari zintzotasuna zor zaionez, ez du inolako ahaleginik egin halako iturrietatik edan duela ezkutatzeko. Izan ere, liburuaren bukaeran ohar batzuk agertzen dira non aipatzen den ipuin bakoitza nondik hartu duen.

Martin Ansoren lana, dena dela, ez da transkripzio lana izan. Martin Anso idazlea da, eta beste leku batzuetan jasotakoa bere erara aurkezten du. Istorioek iturri desberdinak dituzten bezala, idazleak material hauei erantsi dizkien aldaketak ere desberdinak izan dira. Batzuetan, istorioak kontatzeko testuinguru moderno bat hautatu du, narrazio enmarkatuen teknika lagun. Aldaketaren bat ere egin du istorio zaharrek aurkezten dituzten argumentuetan, batez ere aldaketa horien bidez itxura modernoko ironia sartzeko.

Liburua literatur liburua baino gehiago, irakurgaien bilduma interesgarria iruditu zait. Reader’s Digenst moderno bat. Berridazketa ariketa da, eta alde horretatik ez da beste literatur liburu askotatik bereizten, baina berridazketa ariketa guztion begi-bistan jarri du idazleak.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak