« Kapagorri lehendakari | Sakratua »
Aulki-jokoa / Uxue Alberdi / Elkar, 2009
Musika isildu bitartean Mikel Ayerbe / Berria, 2009-05-10
Duela bi urte idazle gazteentzako VII. Igartza saria irabazi ondoren, Aulki bat elurretan ipuin liburua kaleratu zuen Uxue Alberdik. Urte berean, Joseba Jaka Literatur Beken VI. aldian saridunetako bat izan zen Hamaika makila proiektuarekin (bide batez, eta agian ez da lekua, baina nonbaiten esan egin behar, norbaitek noizbait aztertu beharko luke beka horretako Haur eta Gazte Literaturako hainbat lan sarituk izan duten bilakaera bitxia, asko helduentzako bildumetan argitaratu baitira).
Baina, natorren harira, beka laguntza horren emaitza berriki argitaratu den Alberdiren Aulki-jokoa nobela baita. Kostaldeko Kantoieta herriko kafetegi batean 80 urtetik 95 urtera bitarteko aitona-amona koadrila elkartzen da arratsaldero. Guztien artean mila urte batzen dituzte, baina nekez gaindituko dute kopuru hori euretako bat hil ondoren. Izan ere, heriotza aulki-jokoan jolasten ari da eurekin, baina musika amaitzen denean, jolasean ez bezala, aulki bat hutsik geldituko da. Dominoko fitxak ere izan daitezke, bata bestearen atzetik erortzeko lehia horretan zeinek gehiago iraun. Hainbat jolasek denbora pasatzeko aukera eskaintzeaz gain, bizitzako legeak azaltzeko ere balio dutelako. Aulkirik gabe gelditu aurretik, ordea, denbora nolabait igaro egin behar eta Martiña, Teresa eta Eulali protagonistek iragana dute aurrera egiteko aitzakia.
Istorio txikietan mamitzen dira emakume horien bizitzako testigantzak. Emakumeak baitira liburuko protagonista nagusi, eta horrek bere ondorioak ditu. Ez da kasualitatea liburu hasierako pasarte batean Peneloperen oihartzunarekin topatzea, galtzerdiak jadanik nori josi ez duen emakumeak etxeratzean behin eta berriz jositako galtzerdien haria askatzen duen bitartean. “Gelditu zirenen testigantza” biltzen saiatu delako Alberdi, eta liburuko pasarte jada antologikoenean zehazten den bezala: “Zergatik uka, lubakitik idatzitako gutunak gerra dira; sukaldetik erantzundakoak ez”. Baina Aulki-jokoa ez da gerraren inguruko beste nobela bat. Gerra agertzen da, pertsonaien iragana markatzen duen neurrian, baina gerraz gain bestelako gertaera askotxok dute lekua adineko emakume horien oroitzapenetan. Gainera, istorio batzuk azaletik soilik aipatzen dira (adibidez, adinekoek euren seme-alabekin dituzten gorabeherak), edo behin aipatuta, ez dute garapenik, nolabait irakurlearen jakin-mina piztuz baina kontua bere horretan utziz. Eta bai ikuspuntua zein istorio txikien puzzlea eratzerakoan idazleak asmatu duelakoan nago.
Orainalditik iraganera eginiko jauzietan, Teresa, Martiña eta Eulaliren haurtzaroko eta gaztaroko oroitzapenak tartekatzen dira, narratzaileen ahotsetan ere jauzi nabarmenak eginaz. Kontakizun asko, gainera, fantasia ukituz biribilduta daude, eta, horrela, are bereziagoak bihurtzen dira gertaerak. Baina, agian, biribildu beharraren beharrez, zenbait pasartek baina batzuk badituztela esango nuke. Teresa eta haren ahizpa herrenaren Plaza Berdurako eszena gogorra edo txurreroaren kontakizuna adibidetzat hartutik, eszena jakin batzuk egituratzerakoan zenbait datu aurreratzen dira eszena beraren esangura eta klimaxa areagotzeko. Eta niri, behintzat, zenbait kontakizun biribilegiak eta guzti begitandu zaizkit, gehiegi egosita baleude bezala (apaindura sinboliko gehiegirik gabe ere, bere horretan nahikoa indar badutela deritzot). Bada bestelako huts txikirik ere liburuan, hirugarren mailako pertsonaia batekin, hain zuzen.
Nolanahi ere, eta baina guztiak gaindituz, gustura eta erraz bezain erruz irakurtzen den zein ahots eta ikuspuntu bereziak biltzen dituen liburua da.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera