kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Istripuak / Agustin Arrieta Urtizberea / Alberdania, 2008

Normaltasuna kolokan Javier Rojo / El Correo, 2009-04-25

Hamazortzi narrazio biltzen dira Agustin Arrieta Urtizbereak argitara eman duen Istripuak izenburuko liburuan. Hamazortzi narrazio hauek literatur mota desberdinen adibidetzat har daitezke, narrazio hauetan denetarik aurkitzen baitu irakurleak. Narrazio batzuk, adibidez, errealista samarrak dira. Beste batzuk, ordea, fantastikoak-edo dirudite, eta hauen artean ez da falta alegoria futuristaren esparruan (‘zientzia fikzioa’ ez deitzeagatik) sar daitekeen istoriorik. Zuzen edo zeharka, Kafkaren itzal luzea ere honaino heltzen dela nabari dezake irakurleak, ulertezina zaien mundu zanpatzaile baten barruan galduta daudela diruditen pertsonaia batzuk aurkezterakoan. Gauzak honela, ez da harrigarria izango liburu honetan noizean behin egoera absurdoak aurkezteko joera dagoela konturatzea. Baina narrazioak oso izaera desberdinekoak badira ere, badago liburuari batasuna ematen dion osagai bat. Ez da hari narratiboa —argumentuaren aldetik narrazioak beregainak baitira—, baizik-eta ideia orokor bat, batzuetan argiagoa, besteetan lausoagoa, baina aldez edo modez guztietan agertzen dena: normaltasuna deitzen dugun horren izaera hauskorra. Ipuinetan kontatzen diren istorioek normaltasunaren itxura duen mundu bat erakusten dute, baina normaltasun hori ikuspuntuaren arabera baizik ezin da horrela definitu. Pertsonaiak mundu ‘normal’ batean bizi dira. Mundu ‘normal’ horren barruan daudelarik, nekez ikus dezakete mundu horrek kanpotik begiratuta aurkezten dituen arrakalak. Noizean behin mundu horretarako arrotza den osagai bat sartzen da, oreka batean aldaketa bat dakarrena, oreka hori hautsi ahal duena. Eta normaltasunaren itxura eman nahirik, mundu horietan ezkutuan gordetzen den krudelkeria ere aipagarria da. Idazle batek halako munduen berri ematen duelarik, deskripziora lerratu behar du, eta halaxe gertatzen da liburu honetan. Narrazioek batzuetan koadro estatikoen itxura hartzen dute, non egunerokotasunaren azalpena ematen zaigun. Ohiturazko literaturan gertatzen dena egiten du idazleak, baina noski, ohiturazko literaturaren printzipioak alderantziz jarrita.

Narrazioak ondo idatzita daude, eta gustura irakurtzen dira. Batzuetan sinple samarrak dira eta ez dute literatur artifizio handirik erabiltzen. Edonola ere, ezinegon-sentsazioa uzten dute, aldaezina uste duguna kolokan jartzen duten aldetik.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak