kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Zazpi etxe Frantzian / Bernardo Atxaga / Pamiela, 2009

Sator-lana Bixente Serrano Izko / Berria, 2009-04-19

Ezagunak dira Bernardo Atxagaren dohainak eleberrigile gisa, bere maisutasuna hari narratibo baten inguruko zertzeladak harilkatu, pertsonaiak diseinatu, erritmoak neurtu eta idazkera egokitzeko. Bertze anbiziorik gabe kontakizun kitzikagarri baten osagaiak gozatu nahi dituenak badu beste aukera bat Zazpi etxe Frantzian honetan. Baina horrela izanik ere, seguru nago irakurle lainoenari ere burmuineko zoko-mokoetan geldituko zaizkiola hainbat irudi, pasadizo-eta, gero sator-lana eginen diotena sentipenetan eta, agian, agian, ikusmoldeetan.

Abentura nobela izateaz gain, historikoa eta exotikoa dela pentsa daiteke azaleko irakurketa batean. Izan ere, XX. mende hasierako Kongo Belgikar hartan kokatu du idazleak akzioa. Pizgarri bat, dudarik ez, Atxagaren irakurleontzat, ea zer eskain diezagukeen hainbat hamarkadatan bere erara baina euskal munduaren giroan murgildurik ibili ondoren. Dena dela, abenturazkoa baino gehiago den bezalaxe, ez gaude ez nobela historiko ez exotiko baten aurrean. Kolonialismoaren garai haietan kokatu arren, ez du inolako asmorik sepia koloreko argazki bati bizitza berpizteko. Eta hain urrun dugun Afrika beltzean sartu arren, ez du inolako mugimendurik egin mundu exotiko hura gure begietara ekartzeko.

Zorionez. Kontakizunak sinesgarritasuna galduko lukeelakoan nago koadro historiko errealista bat eta mundu arrotz hura “den bezala” geure etxean sartu nahi izan baligu. Postu militar bateko soldadu zurien egunerokotasuna, haien arteko ika-mikak eta tirabirak, haien bizipenak, anbizioak, balio moralak, astakeriak eta ahuldadeak agertzen zaizkigu orrialdeetan zehar, kolonialismoari buruz ez ezik zurien grina zibilizatzaileari buruz ere doan gogoeta bizi bat egiten. Beltzek, gure jardun zibilizatzailearen biktimek, ez dute hitz egiten, ez dute irakurlearen aurrean sufritzen; zuriak dira protagonistak, gaizki edo ongi pasatzen dutenak, zuriak dira euren eginkizun eskasetan aberasteko edo herrimina leuntzeko edo larrua jotzeko edo bertzerik gabe euren asperdura uxatzeko basatikeriak guztiak egiten dituztenak. Beltzak eta oihaneko piztiak zurien jostailu hutsak dira.

Lekurik utzi gabe tonu tragiko edota dramatikoei zirujau profesional zorrotz batek eskalpeloa bezala, holaxe erabiltzen du idazleak bere luma, marra ahalik eta gutxien, zehatzen eta zorrotzenekin aurkeztuz pertsonaiak eta kontatuz ekintzak. Kapitain poeta eta esteta bat, kazike paternalista baten antza agintzen duena postu militarrean, Baudelaire eta Gauguinen parekoa nahi izanen lukeena, astean behin nerabe beltz bat desloratzen duena haren edertasuna bere marrazkietan betikotu ondoren, iruzurgile ere dabilena negozio publikoen itzalean; Van Thiegel tenientea, agian buruargia eta tiratzaile ona izandakoa baina gain behera doana alkoholismoaren labarretan, zeinaren burmuina bi edo hiru zatitan banatzen den, zati bakoitza bere kabuz dabilkiola gauzak aztertu nahian; Donatien laguntzailea, kankailu eta baldarra baina den-dena begiak kapitainaren zerbitzuan, emozioak zintzur-sagarraren etengabeko mugimenduen bidez bakarrik susma zaizkiona; Chrisostome eta bere balentria isilak, susmagarriki kastua, halako detente bala bat beti bularrean eta tiratzaile ikaragaitza, baina sifilisaren infernuaren beldurrak eramana bere obsesio erlijioso eta abstentzio sexualetara… Horrelako pertsonaiengan, eta haien ekintzetan, kolonialismo gaiztoaren isla inpresionistak ez ezik, kulturarik bikain eta finenaz bernizaturiko gizakion erraiak ere ditugu agerian, kirofano literario honetan.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak