kritiken hemeroteka

8.610 kritika

« | »

Aspaldiko lagunen bisita / Askoren artean / Susa, 2008

Aspaldiko kontuak egarri Patxi Sarriegi / Deia, 2009-03-21

Garai batean Susa literatur aldizkarian argitaratutako 25 ipuin bildu ditu liburu berrian Mikel Elorzak, liburuko apailatzaileak, Aspaldiko lagunen bisita izenburu duena. Garai batean, izan ere, literatur aldizkariak ugariagoak ziren, idazleentzat zubi-lana egiten zuten liburu bat argitaratu aurretik. Izen ezagun asko tartean, Pako Aristi, Itxaro Borda, Xabier Montoia, Edorta Jimenez, Iñaki Uria, Juan Luis Zabala, Joxean Sagastizabal, Pablo Sastre, Eneko Olasagasti, Mikel Reparaz, Mikel Hernandez Abaitua, Jose Luis Otamendi, Jon Arano… gaur egun idazle ezagunak diren hainbaten lehenengoetako ipuinak irakur daitezke bertan. Ipuin laburrak eta biziak dira, berehalako batean irakur daitezkeenak, gehienak 80. hamarkadan idatzitakoak, Susa literatur aldizkaria argitaratzen zen garaikoak.

Aspaldi idatzitako ipuinak dira, esan bezala, Susa literatur aldizkaria argitaratu zen garaikoak, hain zuzen, 1979ko abenduaren azken egunetan agertu zen lehen zenbakia eta 1994ko abenduan 33.a, azkena. Aspaldiko lagunen bisitak dira, liburuko izenburuak dioen bezala, Elorzak orriotara ekarritako ipuinak, sekula liburuan inprimatu gabeko ipuinak. Horiexek liburuak aurkezten dituen lanak, aldizkari ale desberdinetatik egindako ipuin aukeraketa Elorza egilearena. Aukeraketa oparoa, ezbairik gabea. Asko baitira garai horretako perlak, denboraren joanean ere atseginak gertatzen diren irakurketak. Badu liburuak, era horretara, atzera begirako interesik, egungo hainbat idazle entzutetsuren lanik irakurri ahal izateko aukera direnez, ipuinak dastatu ahala betekadarik gabeko zapore gozoa uzten dutenak.

Hortaz, liburu aberatsa ipuinok osatutakoa, literatur zaletasunaren akuilu gertatzen dena. Garai batean bezala egungoan ere bai. Irakurketa azkarreko ipuinak batzuetan, motelxeagoak bestetan… lan korapilatsurik ez ordea; berauetan elkarrizketa, iritzi, burutazio ugari tarteka isurtzen dira, irudimenaren laguntzaz. Eskertzekoa, beraz, egileak egindako ahalegina, horiek denak biltzen.

Bidenabar, ipuinok literatur aldizkarien funtzioa dakarkigute gogora… idazle askoren eskola ziren aldizkariok, baita kazetari eta euskaltzale askorena ere. Halaxe sentitu gara, garai bateko irakurketetan murgilduta, gustura, orduko literatur gosea gogoratuta. Galdera eta zalantza ere sortu zaigu, egun ere, urtean behin edo bitan balitz ere, horrelako literatur aldizkariek ez ote luketen orduan baino arrakasta handiagorik izango, egun ere, ez al liratekeen literaturzale gazteentzat harrobi eta eskola ezin oparoagoa gertatuko, garai hartan bezala. Irakurlearengandik hurbileko aldizkariak ziren, halaxe ere, Aspaldiko lagunen bisita gertu sentitzen den liburua da, azken finean, literaturtasunera gonbitea etengabea denez, luma ospetsuak lagun. Horixe liburuak sortutako zalantza, irakurketaren plazerarekin batera. Literatur eskola bikainak ziren honelako aldizkariak, baita idazle eta literaturzale gazteentzat ere! Egun ere zergatik ez? Aspaldiko kontuak gaurkoak ere badirenez.

Azken kritikak

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Joxe Aldasoro

Zahartzaroaren maparen bila
Arantxa Urretabizkaia

Aiora Sampedro

Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez

Mikel Asurmendi

Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Oroi garen oro
Beatriz Chivite

Maialen Sobrino Lopez

Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap

Asier Urkiza

Espekulazioak
Arrate Egaña

Nagore Fernandez

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Txani Rodríguez

Azken batean
Lourdes Oñederra

Mikel Asurmendi

Auzokinak
Gorka Erostarbe

Maddi Galdos Areta

Esker onak
Delphine De Vigan

Irati Majuelo

Meditazioneak gei premiatsuen gainean...
Martin Duhalde

Gorka Bereziartua Mitxelena

Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"

Hasier Rekondo

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

Hedabideak