kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

La lutte fínale / Joxean Agirre / Elkar, 2008

Azken borroka Javier Rojo / El Correo, 2009-03-14

Joxean Agirre zalaparta handirik sortu gabe ibilbide interesgarria egiten ari da euskal literaturan. Bere azken idazlana La lutte finale izenburuarekin argitaratu da. Liburua ia-ia belaunaldi bati buruzko fabulatzat irakur daiteke, trantsizioa burutu eta gero denborak gainditu duela ikusi duen belaunaldiaren inguruan harilkatzen baita nobela. Istorioa lehenengo pertsonan kontatuta dago, narratzailea istorioaren protagonistetako bat baita. Pertsonaia hau berezi xamarra da, Musil-en nobelaren izenburua parafraseatuz, ezaugarririk gabekoa baita, hain ezaugarri gabea non jendeak beti beste batekin nahasten duen. Tragedia moduan planteatu daiteke hau, pertsonaia hori berez ez baita inor, beti beste baten isla edo itzala baita. Baina ezaugarri falta honi probetxu osoa ateratzea lortzen duela dirudi, edozein egoeratan moldatzen baita arazorik gabe.

Narratzaile horrek kontatzen digu nola txirikordatzen diren harremanak lau pertsonaiaren artean: bi gizon, narratzailea eta Garibaldi deitzen dutena; eta bi emakume, Nadia eta Natalie, ia-ia txandagarriak diruditen pertsonaiak. Garibaldi pertsonaia mitiko moduan aurkezten du narratzaileak. Hirurogei urte inguru dauzka eta klandestinitatearen garaian ospe izugarria hartu zuen informazioa biltzerakoan erakusten zuen trebetasunagatik. Gizonezko pertsonaia hauen garaia pasatuta dago, adin batera helduta, bizitzak beraien aurrean aurkezten duen bakarra gainbeheraren irudia dela baitirudi, eta beraiek nolabait egin nahi diote aurre gainbehera horri. Azken borroka, alegia. Eta emakumeekiko harremanetan aurkitzen dute ihesbide moduko hori.

Fabula bat bezalakoa dela esan dut hasieran. Izan ere, planteamendu errealistetatik begiratuta, nahiko sinesgaitza iruditu zait pertsonaia hauen jokaera, eta nobelan kontatzen denak errealitatearen eta desloaren arteko dialektikan sortuta dirudi. Adinak dakarren gainbehera eta emakumeekiko harremanak aurrez aurre kontrajarrita agertzen direlarik, liburu hau irakurtzean, gogora etorri zait Yeats poeta irlandarrak idatzitako poema bat, Politika izenburua daukana: Zahartzaroan dagoelarik, eta beste batzuek politikaz hitz egiten dutela ikusita, irudimena neska gazte eta eder batengana joaten zaio poetari eta erakusten duen desira bakarra bera gazteagoa izatea da, neska besoen artean eduki ahal izateko. Denbora gelditzeko desioa, emakume baten besoetan dagoen bitartean, azken finean.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak