« Xake-mate | Egiaren bila »
Aingurak erreketan / Jon Benito / Susa, 2001
Aingurak eta galderak Benitoren poema liburuan Jon Kortazar / El País, 2002-02-04
Vladimir Brigada aldizkarian zenbait poema argitaratu ondoren, Jon Benitok (Zarautz, 1981) bere lehen poema liburua argitaratu du, eta benetan errespetuz begiratu behar den sarrera egin du letren munduan.
Aingurak erreketan deitzen da liburua. Baina aingurak iraunkortasuna adierazten badu ere, bidaia baten inguruan eraturiko liburua da hau, eta bere kritikorik onenak, Iñaki Gurrutxaga idazleak, esango lukeen moduan aingura tokiz kanpo dago, errekan dago, ez itsasoan, eta horregatik tokiz kanpo dago, aingura “ibiltaria” litzateke liburuan agertzen dena.
Neurri horietan kontrakoz osaturiko eta beteriko liburua dugu hau. Jarraitzen du aingura izaten, baina ibaiaren —uraren— joan etorrian dator liburua. Iraunkorra dena —aingura— eta historia eta bizitza, berez aldakorrak direnak, uraren eta ibaiaren bidez ematen dira. Abangoardia historikoaren legeak jarraitzen dira, baina, neuretzat dut, aho-literaturak eskainitako irudiek sortzen dutela beste aldea, sinestesiaren jokoetan, izadiaren agerpenean. Modernitate ondorengoaren zenbait pasarte badira, adibidez nortasunarek¡n jolasten duen “Akats kronologikoa” hunkigarria, baina identitateak ere berea ematen du. Galderak eta zalantzak nagusitzen direla esango nuke, baina poemen bukaerako bertso bakar horietan zenbait ziurtasun ematen direla iruditzen zait.
Oroimenak eta etorkizuna
Oroimenak agintzen du zenbait pasartetan, baina etorkizunari buruzko larrialdiak ere bere pisua utzi du poemategian.
Ibaiaren kronika poetikoa dugu hau. Eta hona hemen beste kontrajarpena. Kronika diodanean ez nuke kazetaritzaren kronika aipatu nahi. Bere sorreratik hasi eta itsasoratu ondoren bidaiaren joan-etorria adierazten du testuak. Baina poetikoa da, zatiz eta galderaz emana. Idazleak berak garrantzi handia eman die galderei. Poemategiaren atalak errepasatuko bagenitu, ibilbidemen pasarteak izango genituzke begien aurrean: Ezti usaina, Pagadi bat lanbropean, Sustraiak eta adarrak, Helmuga gabeko bidea, Harea Itsasertzean. Esango nuke poetaren ahotsa loditzen joan dela azken aldera. Errekurrentziak, esaldien errepikapen aldatuak, esaldien joko erritmikoak ahotsa eman die poemei.
Zenbait sinbolo nagusitu egin dira testuan: zapatari eta zapata, bidaiaren zentzu nagusia, birikak ez itotzeko, galdera eta beldurra. Baina guztiaren gainetik izaten jarraitzeko borondatea dagoela esango nuke. Eta bizitzari harriduraz galdetzen dion begirada, tonua delarik poemategian nagusitzen den espresabiderik garrantzitsuena.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez