kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Fatum / Jon Arretxe / Elkar, 2008

Fatum M. Egimendi / Aizu!, 2009-03

Bidaiari nekaezina dugu Arretxe, eta garai batean bere liburuetan Ekialderantz egindako bidaiak kontatzen bazizkigun ere, azken argitalpenetan Europa hurbilean dabil, hilketak argitzen. Aurreko liburuan Parisen ibilita, Lisboara joan zaigu oraingoan Mariza prostituta zaharraren hilketa argitzera, Mario Barbosa fado kantari fatalistaren eskutik. Horiek dira nobelako bi protagonista nagusiak. Alde batetik, Mario, poliziatik ustelkeriagatik botatako cachaça zale amorratua eta Marizaren maitalea. Bestetik, Lisboa bera, hiriko plaza, kale eta tranbiak (28a, jakina) zehaztasun osoz deskribatzen baititu idazleak, plano baten gainean balebil bezala.

Lisboa zaharreko era guztietako pertsonaia baztertuak ageri dira nobelan: jonkiak, prostitutak, etorkin txiroak, arloteak, polizia ustelak … eta nobela beltzetako giro ilunak eta bortitzak dira nagusi. Bestela, istorioa bera nahiko sinplea da, eta errazegi jakiten da nor den hiltzailea. Izan ere, estilo honetako nobelek suspense handiagoa eskatzen dute, eta hiltzailea aurretiaz ezagutzen den pertsonaia izan daitekeen susmoak jakin-min handiagoa pizten du, batez ere, heriotza eragiteko arrazoi ezkutua zein izan daitekeen bilatzen dugunean. Baina hemengo hiltzailea irakurleak ezagutzen ez duen pertsonaia bat da eta hiltzeko arrazoia, sinpleegia. Hala ere, erraz irakurtzeko moduko kontakizun entretenigarria da Fatum.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak