kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Agur, Darwin / Jon Alonso / Pamiela, 2001

Agur, agur Xabier Gantzarain / Maxixatzen, 2002-01

Bilbon emandako azken hitzaldian Bernardo Atxagak esan egin zuen beste askok ixiltzen dutena, hizkuntza eta kultura komunitate gisa desagertzear gaudela. Profeta lana arriskutsua da, baina norbaitek egin behar du hori ere. Beste batzuetan, profetarena ez eginda ere, hitzak profetikoak bilaka daitezke. Eta hori gertatuko da Jon Alonsoren liburu honekin.

Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika eta Pamiela argitaletxearen orbitan dabilen jendeak sortu zuen Juan Zelaia Saria, saiakera literario motzak, orri kopuruaren arabera, bultzatzeko asmoz. Hemen edozein ekimen txalotzeko joera dugu, baina hau benetan zen txalogarria. Euskaraz saiakerak eta onak irakur ditzakegula erakusteko nahia ere izango zen sortzaileen gogoan. Nola esan, biharko arkeologoentzat utziko ditugun aztarnen nolakoak kezkatzen gaitu.

Saria Agur Darwin-ek eskuratu zuen, epaimahaiaren iritziz “… zenbait soziologia irizpide eta literatura beraren zaharkitzearen inguruko gogoeta gisa orijinal eta erakargarrian harilkatua delako;

literaturatik abiaturik, generoak gaindituz eta narrazio landu eta interaktiboaren bitartez, interesa piztu eta atxikitzen duelako; irakurlea beti ados ez izanagatik ere saiakeraren egitekoa betean garatzen duelako”.

Zazpi saiakera motz biltzen ditu liburuak, baina lotura nabarmenak daude zazpi saiakera hauen artean. Literaturaren mitoak aztertzen ditu, unibertsaltasuna, kasu. Baina literatura bera da zalantzan jartzen duena. Literaturaren funtzioa. “Orain uste dut ulertu dudala zergatik batzuk tematzen diren hainbeste idazleei nobelak eginarazten: aztarna arkeologiko ugari utz ditzaten, aizkorak apain-apain egin eta, zer egiten ari garen konturatuko ez bailiran, arduraz lurpera ditzaten nahi dute, etorkizuneko ziberarkeologoek gure berri eduki dezaten.

Neanderthal-ak, baina, behar zituelako egiten zituen aizkorak. Hil ala bizikoak zitzaizkion. Eta aizkorak herioak harrapatzen zuen tokian kausitu dira, inolako traszendentzia nahirik gabe erabiltzen zituelako.”

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak