kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Euskaldun guztion aberria / Iban Zaldua / Alberdania, 2008

Ametsetako aberria Javier Rojo / El Correo, 2009-02-21

Badirudi Iban Zalduak gaurko Euskal Herriko topikoetan harrobi agortezina aurkitu duela literatura egiteko. Euskal Herria eta bertoko biztanleak gaitzat hartzen ditu behin eta berriz bere idazlanetan, herriaren eta biztanleen izaeran “euskal” ezaugarriak nabarmenduz. Besterik egitea oso zaila denez, umorea lagun egin ohi du. Bide bertsutik doa Euskaldun guztion aberria izenburuko nobela labur hau. Bertan kontatzen da nola Euskal Herriko unibertsitate irakasle bat kontratatzen duten sei hilabetez Alaskako unibertsitate batean euskal kulturari buruzko ikastaro bat eman dezan. Irakasleak ihes egin nahi du bertoko giro itogarritik, eta Alaskara joatea aukera ezin hobetzat hartzen du hori lortzeko. Hango ikasleek benetako Euskal Herriaz ezertxo ere ez dakitela aprobetxatuz, Euskal Herri bat asmatzen du bere eskoletan, desiratutako Euskal Herri bat, azken finean, non bere nazio-ilusioak gauzaturik agertzen diren.

Liburua arina da, dibertigarria batzuetan, eta inolako esfortzurik gabe irakurtzen da. Era ikusgarri batez adierazteko, “Vaya semanita” telesaioan eman ohi dituzten esketx horietako baten aurrean nagoelako inpresioa utzi dit liburuak, eta uste dut honekin definituta gelditzen dela bertan eskaintzen zaiguna. Hau da, telesaio horretan agertzen den aitite Xabierren istorio bat dirudi liburuan kontatzen den atal handi batek. Dena dela, ezaguna den txiste bat errepikatzeak beti du arazo bat, behin eta berriro errepikatzen bada txistea, azkenean ez baitu grazia berezirik egiten. Izan ere, horixe gertatzen zaio Iban Zalduaren literaturari: ironikoa izan nahirik, euskal topikoen lepotik barre egiten du, konturatu gabe gaur egun euskal topikoen lepotik barre egitea bera ere topiko bihurtu zaigula hainbat girotan, beraz hasieran berritzaile zen ariketa hori orain euskal puzzlearen beste osagai bat baino ez dela.

Iban Zalduak, dena dela, bukaera mingotsa jarri nahi izan dio bere kontakizunari. Esan ohi denez, jainkoek gizakiak zigortzen dituzte haien gurariak betearaziz, eta ondorioz esan daiteke kontuz ibili behar dugula gure ametsekin, errealitate bihur baitaitezke, eta, errealitate bihurtuta, amets goxoa zena amesgaizto izango da. Iban Zalduaren literaturan gehiegi errepikatzen ari dira euskal topikoen gaineko kritikak. Horrenbestez, sorpresaren indarra galdu du haren literaturak eta, bestaldetik, topikoaren azala baino ez du erakusten.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak