kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Kartzelako neurriak / Urtzi Zubizarreta / Ataramiñe, 2008

Neurrian Ion Olano / Gara, 2009-01-30

Neurtzearen emaitza da neurria, neurketaren bidez finkatzen den tamaina. Egokitzat hartzen den tamaina edo kopurua ere bada neurria, gehiegikeriarik eza, lortu nahi den helburuaren arabera aritzeko modua. Adiera hauek denak biltzen ditu hiztegiak “neurri” hitzarentzat, halaber egokiak dira Urtzi Zubizarretaren (Donostia, 1983) lehen liburuaz hitz egiteko. Kartzelak baldintzatutako neurtitzak dira Zubizarretarenak, izan ere, 2005ean Grenoblen atxilotu zutenetik Meaux-ko espetxean dago preso. Baina oztopoak oztopo, neurrian idatzitako bilduma atera du argitara Ataramiñeren eskutik. Kartzelako neurriak poltsikoan aise kabitzen den liburuxka da tamainaz, sei ataletan banatutako 45 poemaz osatua. Baina haren irakurketak badu neurriak gainditzeko ahalmena, poesiari tamaina egokia eman baitio Zubizarretak.

Estimatzekoa da Ataramiñe kultur elkarteak egiten duen lana, 2002an lehen bilduma argitaratu zuenetik, halako testigantza idatziak argitara emateko. Iragan abenduan atera ziren azkenak: batetik Ataramiñe 08 izeneko bilduma, Euskal Herriko 30 errepresaliatu politikok idatzitako lanak biltzen dituena; eta bestetik, aipatzen ari garen lana, Kartzelako neurriak. Poema liburu honetan, Zubizarretaren kide diren Oier Goitiak eta Haimar Altunak osatu dute aitzinsolasa: lehenak olerkiz eman du sar-hitza, bigarrenak hitzaurrea idatzi du hitz lauz. Espetxeko espazioa presente dago liburu osoan, lehen atalaren izenburutik hasita: “Kartzelak badauka arima”. Baiki, bizia eta dinamikoa da olerkiotako ahots poetikoa: ziega biluziari kantatzen dio ironiaz, leihotik luzatzen du begirada itsasoa bezain zabal, deiadar egiten die koloreei “zuri-beltzeko gatibualdian”. Bildumari izena ematen dion poeman garbi uzten ditu gauzak Zubizarretak, esate baterako, sententzia honetan: “ezer ez zaigu neurrian, / toki barru honetan dagoen guztia / tokiz kanpo baitago”. Olerkiz olerki, beste hainbat gai ere ukitzen ditu: denboraren bahiketa, gerra eta herra, askotariko urak, argia eta irria, esnatzearen mina…

Baina dena ez da kartzelako neurrietan kabitzen, irudimena eta oroitzapenak lurralde zabalak dira. Ildo horretan kokatzen da “Arrate” izeneko poema, non Zubizarretak gomutan hartzen dituen Eibar aldean umetan igarotako uneak, ulertzen ez zituen Kalamuako lubaki haiek, alde bien arteko desberdintasunak. Poema biribil-biribila iruditu zait “Arrate”, bildumako alerik indartsuena. Gainontzean, poema-bilduman badira umore dosiak han-hemenka, hala nola hondo-hondoan dauden sentimenduak eta konbentzimenduak. Zubizarretaren ahots poetikoak tonu barnerakoia hartzen du batzuetan, eta kanporakoia bestetzuetan. Esate baterako, poema batean arranoei kantatzen die, “oraindik esnatu ez den herriari”, beste batean gurutze-bide diren hautabideei, “fusilaz eskuaren luzapen bat egiteari”, baita bakeari ere: “zertarako itxaron / itxaroten gaituena”. Ahots poetikoak hasieran dio ez daukala etxerik, baina aurrerago aitortzen du eguna zaintzen duen oraina dela bere etxea. Hala, itsasoaren izaerarekin bat egiten du poetak (olatu beti berri, itsaso beti zahar), oraindik mantentzen du irriaren garra, “poztasun inkonprenitua”, antzematen zaio itxarotea ez den itxaropen moduko bat.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak