kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Istripuak / Agustin Arrieta Urtizberea / Alberdania, 2008

Begiradak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-01-16

Liburua zabaldu (ahal bada hasieratik, ohitura den bezala) eta letrei begia ematen dienak hiri-paisaiarekin egingo du topo. Paper-fabrika, ibaia, errepidea, espaloia, etxeak, plaza…, bestelako eraikinen artean. Hiria txikia izango da, baína hala ere hiri handiaren ezaugarri gehíenak dítu: ísolamendua, bakardadea eta errutina. Beharbada, Baudelaireren garaira itzuli beharko genuke, gurea ulertu ahal izateko. Hark, bere soslaizko begiradaz, bere pausu txiki eta geldiezinez irabazi baitzuen hiria. Baudelairek begiradaren poetika garatu zuen, hiriko bizimoduari aplikatuz. Mende batzuk lehenago Descartesek errealitatea atzemateko metodoa sortu zuen, begian oinarriturik. Begirada, bestelako zentzumenen artean, nagusi bihurtu zen. Esan daiteke, harrez gero, ikusten dugunak ematen digula errealitatearen neurria. Begirada da Agustín Arrieta Urtizberearen ipuin hauetan zehar badabilen zentzumena. Begíak híriko alderdiak ibiltzen ditu, autobusetan pausatzen da igogailuetan galtzen, kalez kale pasatzen, eraikin handietan atertzen. Horregatik, begiaren indarraren indarraz, narratzailea lekuko ere bada, lekuko aparta eta ziurra. Hala ere, nekez esan dezakegu ipuinak deskriptiboak direnik, ez behintzat erabat deskriptiboak. Begiak errealitatea irekitzen du, sikario baten labanak bezala, eta erdibiturik uzten. Begiak bere errealitatea du eraikitzen, sentimenduen eta sentsazioen mundutik urrunduz doana, egiara hurbildu nahiari Ipuin hotzak dira, begirada ere hotza baita, errealitatea bezain.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak