« Abaraska | Erran ezina ere mintzo »
Nola elurretan beleak / Luigi Anselmi / Pamiela, 2008
Itxaropena eta etsipena Javier Rojo / El Correo, 2008-01-10
Luigi Anselmi izenarekin sinatzen duen idazleak beste poesia liburu bat argitaratu du. Nola elurretan beleak du izenburua liburu horrek eta, oroimen literarioa gehiegi estutu gabe, Poe-ren The Raven izeneko poema ospetsua ekartzen du gogora, “nevermore” leloa behin eta berriro errepikatzen delarik. Euskal poetaren lerro hauetan, desengainua nagusi dela ikus dezakegu. Poetak bizitzan aurrera egiten duelarik, oroitzapena eta esperantza artean kokaturik ikusten du bere burua.
Puntu horretan orainaldia baino ez zaio geratzen, eta orainaldian desengainua leundu dezaketen momentu xumeak. Itxaropen handiak alde batera utzita, eguneroko bizitzan aurki daitezkeen gauza xinple horiek izugarrizko garrantzia hartzen dute eta, gauzak horrela, begirada bat edota maitatzen den pertsonaren eskuaren ukitua halako hutsunea betetzeko gai izan daitezke. Poema bakoitzak (eta ia liburu osoak ere) egitura zirkularra du, eta ugari dira lerro horietan zehar mundu klasikoari buruz egiten diren erreferentziak. Hizkuntza poetikoa estilizatuta dago eta ekialdeko euskalkien kutsua dakarkigu. Hau, dena dela, planteamendu poetiko baten barnean ulertu behar dugu, zeren poetak klasizismoaren alde jotzen duelarik, kontuan hartu behar baitugu euskal klasiko gehienek ipar-ekialdeko euskalkietan idazten zutela. Edertasuna bilatzen du hizkuntzan bertan, baina klasikoekin lotutako edertasuna.
Honelako osagaiekin (klasikoen kutsua dakarren hizkuntza, desengainua, Poe-ren nolabaiteko presentzia), Luigi Anselmiren poesia erraz lotu daiteke Jon Mirandek idatzitako poema hoberenekin. Honi gaineratu behar diogu konparazioen erabilera, hauxe baita, izenburutik hasita, liburu horretako baliabide erretoriko nagusia. Ipuin miresgarrien erreferentzia ere nabarmendu daiteke zenbait poematan, idazleak halakoen aipamenarekin ilusioaren eta errealitatearen arteko aldeak nabarmentzen baititu: errealitatean ez dago ipuinetako printze-printzesarik; errealitatean mila eta bat gauetako lekuak (Bagdad, Basora..) gerra zelaiak dira eta ez istorioen sareetan harrapatuta geratzeko leku liluragarriak.
Izan ere, azkenean errealitateak beti ilusioaren mundua zapuzten du. Itxaropena etsipen bihurtuta ikusten dugu liburu honetan, baina etsipenaren esanahia anbiguoa da, eta itxaropen guztiek huts egiten dutenean, erabateko lasaitasuna sortzen da azkenean. Poema liburu ederra utzi digu Luigi Anselmik.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez