kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Joañixio / Jon Andoni Irazusta / Ekin, 1946

Katebegi galdu bat Gorka Bereziartua / Argia, 2008-12-07

Nago, arreta gutxiegi eskaini ote diegun 1936ko gerraren ondorengo urteetako euskal idazleei. Ez ditugu eskolan ikasi. Ez dute prentsarik izan, ez on eta ez txar. Zulo beltza dago lerrook idazten dituenaren memoria-lerroan ere: Lauaxeta, Lizardi, Orixe eta enparauak; Txillardegi, Aresti eta belaunaldikoak ondoren; ez-moderno eta modernoak. Tartean, ia bi hamarkada huts.

Egia da, errautsez beteriko urteak izan ziren, idazten zen, baina gutxi, atzerritik. Galdua zen dena. Izan ordea, baziren idazleak. Jon Andoni Irazustak 1946an publikatu zuen Joañixio, bere lehen nobela, Buenos Airesko Ekin argitaletxean. Nire eskuetara irisi den edizioa, Euskal Editoreen Elkarteak 1991n argitaratua, Gotzon Garatek apailatu zuen.

Joañixio, zioen Garatek sarreran, euskaraz idatzitako lehen nobela errealista izan zen. Europako beste literaturekin alderatuz 76 urteko atzerapenez heldu zitzaigun errealismoa, partean, gerra osteko giroak eraginda, ohitura-eleberria bazterrean uztearekin.

Zailtasun handirik gabeko istorioa da: Joañixio gaztea Argentinara doa artzain Amezketatik. Han urte asko bizi ondoren etxera bueltan, dirudun baina zahar, ezagunik gabe, bere iloba Maitexarekin ezkonduko da. Momentu hori —nobelaren zati interesgarriena, gaur egundik begiratuta— iritsi bitartean Joañixioren joan-etorrien berri emango zaigu: artzain bizimodu bakarti eta errepikakorra.

Uste dut Garatek arrazoi zuela liburu hau errealistatzat hartzean, bi arrazoirengatik: egileak darabilen hizkera oso kalekoa da, batetik, eta horrek urrundu egiten du ohitura-eleberrien molde puristetatik; bestetik, pertsonaien barne gatazkak nola edo hala azaleratu egiten dira —Maitexak osabarekin ezkontzeko jartzen dituen eragozpenak, etsenplu argiena—. Nobela errealista ez dela diotenen argudioei jarraituz, aitortu behar dut Euskal Herria topos soila baino areago, patua dela protagonistarentzat, aberriaren nolabaiteko idealizazioa sumatzen zaiola idazleari; edonola ere, euskal ohitura-eleberrian ohikoa zena baino lightagoa da hori nobela honetan.

Gatazkak eta istorioko beste min batzuk —kasu, atzerrira beharrak eragindakoa— ez daude oso modu efektiboan kontatuta. Irazustaren prosak sinesgarri egiten dizkigu elkarrizketak, baina narratzailearekin ez da ber gauza gertatzen, non eta ez den ari ekintzaren bat kontatzen. Esango nuke liburuak orri asko soberan dituela, eta euskal literaturaren ikuspegi orokorretik trantsiziozko lana izan zela. Erdibideko urratsa.

Esan dut, katebegi galdu bat zen niretzat Joañixio, deserrian egindako esker txarreko lana, eta hala ere ekarpen xumea egin zuena. Zenbat halako ote dauzkagu, apaletan hautsa hartzen…

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak