« Zurrut! Edan edo… klik | Haurtzaroa Kabulen »
Zein beste mundukoa / Karlos Linazasoro / Elkar, 2008
Bizitza Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-10-31
Poesia era askotan uler daitekeen kontua da. Wallace Stevensi aspaldi irakurri nion Jainkoarekin hitz egiteko modua zela. Gertatzen da gaur egun nekez aurkituko dugula gurekin hitz egin dezakeen jainkorik. Bilatu behar, eta hala ere… Poesia aspaldiko hizkuntza da, naturaren baliabide eta edergarri, mundua osatzen duten izakiekin eta izakiez hitz egiteko sortua. Izakien artean haurrak sartzen ditut, begirada garbiko eta lizundu gabeak; baita landareak, mendiak, ibaiak ere, bestelako mirarien artean. Poesia aspaldiko begirada ere bada, bizirik dagoen guztiaren gaienera zabaltzen dena, maitasun adierazle eta adierazgarri. Hala dio behintzat Juan Kruz Igerabidek sarreratxoko hitzalditxoan: “Karlos oso beratzen da, ordea, ia urtzeraino, bizitzari zeharka begiratu eta poesiaz bereganatzen duenean”. “Bizitza atzo da :/ kendu ezingo diguten/ lur bakarra”. Begirada, hala ere, ezin geldirik egon. Aurrera jotzen du, bere mendeko lurra eskatuko balu bezala, den-dena begiz jo eta bete nahian. “Nora doa, oi, / inora ez doana? / Bere baitara”. Begirada hori jostalaria izateaz gainera, apur bat filosofikoa da; ez kontzeptuala, gauzen izatea ulertu nahian dabilena baizik. Azalekotik sakonera jauzi egiten du, arin eta zalu, matxinsalto metafisikoa balitz bezala, eta han, azpian bil-bil eginda geratzen da. “Zer den maite, / bizia? / Eman dugun / oroz / jasoko dugun / guztia”. Begi horiekin topo egiten duten begiak txikiak dira ausaz, inozoak eta argiz zipriztinduak. Natura eta bere izaki guztiei zabaltzen zaizkie, bizitza den miraria ulertzeko, eta haratago joateko.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera