kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Bizitza homeopatikoak / Xabier Mendiguren / Susa, 2008

Bizitza homeopatikoak M. Egimendi / Aizu!, 2008-11

Bizitzan zerbait ona gertatzen bazaizu, aurretik beste zer edo zer gaizki atera zaizulako izango da. Edo alderantziz. Edota zeure kontzientziaren aurkako zerbait eginez gero, onbidean jarri beharko duzu berriro zeure burua oreka berreskuratzeko. Bizitzaren sentimendu homeopatikoa. Badirudi horrelako zerbaitetan sinesten duela liburu hau osatzen duten bi narrazioetako bateko protagonistak. Eta beste narrazioko protagonistari, berriz, garai gogor bat etorriko zaio gainera… Orain arte nahi bezala bizi izan delako, akaso?

Bi narrazio labur, edo bi ipuin luze, independenteak. Bi protagonista. Bata, gizonezkoa; emakumea, bestea. Berrogei urtetik gorakoak biak ere. Eta biak arazoetan sartuak, gure herriko errealitatean hurbil eta ezagun egiten zaizkigun arazoetan.

Baina badira ezberdintasunak ere. Lehen narrazioa lehenengo pertsonan kontatua dago, eta protagonistak buruari buelta asko ematen dizkionez, horrela dabil kontakizuna ere, aurrera eta atzera denboran, baina irakurlea galtzeko arriskurik gabe.

Bigarren narrazioa, berriz, hirugarren pertsonan kontatzen da, eta irakurterrazagoa gerta liteke, narrazio linealari eusteaz gain, elkarrizketak ugariagoak direlako. Baina ez dago aparteko zailtasunik euskara ikasleentzat, bietan ere ahozko hizkeratik hurbil dagoen hizkuntza erabiltzen duelako idazleak.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak