kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Bat-bateko bertsolaritza. Gakoak eta azterbideak / Joxerra Garzia, Jon Sarasua,
Andoni Egaña
/ Bertsozale Elkartea, 2001

Bertsolaritzaren hiru mosketeroek egindako lanaren fruitu berria Jon Kortazar / El País, 2002-02-25

Joxerra Garziak, Jon Sarasuak eta Andoni Egañak bide luzea egin dute elkarrekin bertsolaritzaren inguruan. Azkeneko biak bertsolari ezagunak ditugu, eta ez hori bakarrik, baita punta puntakoak ere. Joxerra Garzia koekipier gisa aritu zaie. Hiru mosketero, hiru adiskide hauen lanaren fruitu berria dugu esku artean: Bat-bateko bertsolaritza. Gakoak eta azterbideak, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingeleraz.

Aspalditik dator hauen langintza bertso munduaren inguruko hausnarketan. Egañak eta Sarasuak Zozoak beleari saiakera argitaratu zuten, bakoitzaren bizitzaren berri eta bertsolaritzaz zuten iritzia agertu zuena. Joxerra Garziak Jon Sarasua. Bertso-ispilutan barrena saiakera laburra argitaratu zuen. Eta bertsolaritzaren inguruko tesi egile dira bai Sarasua eta bai Garzia.

Historia honen laburpen gisa eskaintzen zaigu orain Bat-bateko bertsolaritza, begirada eta ikuspegi desberdin bitik egindakoa. Badago barne begirada. Eta badago kanpo begirada. Hiru mosketero badira ere, lau sail nagusitan banandu da saiakera.

Barne begirada bikoitza da. Liburuaren hasieran, bertsolaritza den fenomeno sozialaren inguruko hausnarketa dator, euskararen komunitatearen barnean kokatzen delarik, saioak zeintzuk diren, nolako formak hartzen dituen. Deskripzio mailan agertzen bada ere, beharrezko testu-ingurua dugu lehen atal hau. Agian, kanpo begiradan kokatuko genukeen kapitulua da.

Aitorpen kutsua

Bigarrenean eta hirugarrenean barne begirada nagusitzen da. “Bertsolaritzaren oreka eta desafioak” atalean tradizioari eta gaurkotasunari buruzko azalpen garbia eskaintzen da. Ez da dudarik aitorpen kutsua hartzen duela liburuak nork bere lanari buruz pentsatzen eta esaten duenean, tradizioaren eta bizi-iraupenaren arteko erronkek sortzen dituzten ondorioez mintzatzean. Bere joera didaktikoa ezin bada ahaztu ere, “Bat-bateko bertsoaren sorkuntza prozesua” atalak ez du lehen pertsonan esandakoaren fidagarritasuna galtzen. Errezetaren gainetik barne prozesuaren garapena estimatzen diot testu honi.

“Marko teoriko berri bat” atalak berriro eskuratzen du kanpoko begirada. Eta eskerzen diot abiapuntu nagusia. Idatzia estetikarako omen da, ahozkoa bat-bateko gozamenerako. Eta abiapuntu horrek hemen zuzenki tratatzen diren marko teoriko baten habeak marrazten ditu.

Oso liburu probetxugarritzat jotzen dut nik hau. Bertsolaritzaren inguruko begirada fresko eta berria.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak