kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Suzko lilia / Hedoi Etxarte / Susa, 2008

Iniziazio-erritoa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-10-10

Hogeita bi urte ditu Hedoi Etxarte poetak. Lagun batek esan didan bezala, gero eta haurragoak erreklutatzen dituzte Susakoek. Belaunaldiak badoaz, bata bestearen atzetik, atsedenik hartu gabe, poeta aspaldikoak esango zukeen moduan. Atsedenik ez, noski, sosegurik ere ez, hogeita bi urteko poeta honen baitan. Halakoxea da dena gurean, zerbaitegatik atzean geratzen dena hil daiteke, tristuraz edo asperkeriaz, edo biez batera.

Izenburuak badauka halako kutsu frantsesa, les fleurs du mal, noski. Poetak berak liburuan barrena testu frantsesak sartzen ditu, han edo hemen, il est dejà trop tard, eta pozten naiz, aspaldidanik ez bainuen euskal poeta bat frantses kutsukorik aurkitzen. Horrek, dena dela, duen garrantzia du; norberak bere heziketa sentimentala jasan beharra dauka eta gainean eraman zama latzak edo arinak eramaten diren bezala. Heziketa hori norberaren esperientzian baino norberaren irakurketetan oinarritzen da. Poeta zahar eta aspaldikoak poeta gazte eta berrien gidari izan ohi dira, literatura deitzen den ibilbide honetan, batzuetan zaila eta besteetan erraza.

Liburua bidaia da, bidaia iniziatikoa, nork bere mugak aurkitu nahian egitekoa. Gertatzen da hogeita bi urtez mugak ikusezinak direla, ia mugagabeak direlako. Pausoen oihartzunak entzuten dira, papera asfaltozkoa balitz bezala, eta horrekin batera tren eta autobus hotsak, kaleko zarata ozenak, unibertso urbano baten zantzuak. Liburuak mundu osoa hartu nahi luke bere baitan. Badirudi poetak ere irakurritako guztia bota nahiko lukeela, eta soberakin horrekin ureztatu edo gauzatu ibilbideetako bazterrak. “Emakume ederren aurrean / Lewinskyren aho urtua naiz / Clintonen hankartean”.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak