kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Nire gorringotik / Iñaki Segurola / Alberdania, 2008

Kontraesanak Javier Rojo / El Correo, 2008-08-30

Saiakera honetan biltzen dira Iñaki Segurolak hainbat irratitan izan dituen parte hartze batzuk. Haietan, idazleak bere iritziak ematen ditu edozein gairi buruz, telebista eta irratiko tertuliano saiatuei dagokien bezala. Idazleak irratiko parte hartze horiek pixka bat egokitu ditu, ahozko testuak zirenak idatziz kaleratu ahal izateko. Liburuaren hitzaurrean esaten duenez, dudak izan ditu ea behar bezalako egokitzapena egin duen, eta, emaitza ikusita, dudak izateko arrazoia zuela iruditzen zait. Testu hauek oso errepikakorrak dira, hizkuntza-egitura paraleloz beterikoak, irakurlearen ikuspuntutik gauzak behin esanda nahikoa zenean. Ahozko hitzaldi baten transkripziotik hurbil, hizkuntza-arauak, idazlea bezalako anarkista itxurazko bati dagokionez, gogoak eman bezala erabiltzen direlarik.

Bestalde, gauzen barrenera jo nahi du, azala gorrotatu eta muinera bideratzen baitu begirada. Ohiko paralelismo esentzialista baten aurrean gaude, azala gezurrarekin eta barrua egiarekin parekatuta. Eta azala eta itxura salatu nahi dituen jarrera hau plazaratzean, modernitatearen ezaugarriak izan daitezkeen osagaiak jorratzen ditu gupidagabe, kritikatze honen gunean hiria jarrita. Izan ere, hiria irudikatzen duen mundu modernoa astintzen ditu behin eta berriro, hirian azalkeriaren adibiderik ikusgarrienak agertzen diren aldetik. Itxura, azala, azalkeria eta, azalkeriarekin batera, azaldu eta agertu beharra kritíkatzen ditu, antimodernitatearen predikuak diruditen testu hauetan.

Bitartean, idazleak kritíkatu nahi duenaren adibide ikusgarria da liburua. Behin eta berriro plazaratu behar du iritzi bat; berea izan behar da, bitxia, desberdina, ezerekin bat ez datorrena. Izan ere, sermolari probokatzailearena eginez, bere burua nabarmentzen du idazleak, baina gaur egun nahikoa zaila dirudi, irakurlea pixka bat saiatua bada, probokatzaile moduan agertzea. Azken flnean, idazlea bere jarreraren biktima da, zeren, mundu modernoan dena azalkeria hutsa bada, bere liburua ere azaldu behar horren ondorioa baino ez bai.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak