« Eszeptizismoaz | Bukowski zahartzaroan »
Oraina galdua / Juan Ramon Makuso / Erein, 2008
Gizakion izariaren haria, orain galduan ari Mikel Asurmendi / Irunero, 2008-08
“Poesiarako garaia ez bada, pentsamendua ez da ere indartsua garaion” idatzi dut arestian. Oraina galdua (Solasaldi platonikoa) pentsamendu liburua izendatu dut, propio egin ere. Badakit saiakera dela izenez eta berez. Baina saiakera honek baditu ere abizenak: poetikoa eta filosofikoa. Beraz, demagun liburua emea dela eta Saioa Poetikoa Filosofikoa deritzola.
Saioa izan daiteke ere Ianire García edota Camilo Anxío. Dena dela ere, liburuaren benetako izena, izan, Oraina galdua da, eta solasaldi platonikoek gorpuzten dute saioa.
Saioak galdu du oraina eta solasaldia da liburuaren oinarria. Oinarriaren iturburuan Platon duzu. Bera bat besterik ez duzu. Idazlearekin solaskide dituzu ere Descartes, Nietzsche, Freud, Sartre eta beste asko. Ez dira filosofo bakarrak ez bidaide bakarrak ere. Badituzu gureak diren egungo nola iraganeko literatur egileak, hala nola espazioa zedarritzen iaioak ere, Eduardo Chillida, kasu.
Hara, iragana aipatu dut eta oraina galdu. Aitzina egin beharrean ari naiz, eta oraina galduko ote dudan beldur idazten ari nauzu. Ni ere Juan Ramon Makuso idazlea legez orainaren aurka ari nauzu borrokan. Denbora dugu gaia.
Pentsalari honek denbora du gaia, okinak irina duen legez. Konparazione. Gaia garia zen, gari alea. Gizakiak hazia erein, alea ondu, errotan eho egin eta gaia ogia bihurtu nola, halaxe, okinak alea irina eta ogia bihurtu legez, Makusok alea elea bihurtu du. Elea onduz eta landuz, elearen bitartez askatasuna berreskuratu nahian ari da, askatasuna orainean baitago, iraganaren eta geroaren salbu. Elea onduz pentsamendu sortu du Makusok. Honen ordaina eta lekuko gizaria elea duzu, konparazione hau ere.
Iragana gogoan eta etorkizunaren zain egon beharrean, sekulan pasako ez den trena itxaron beharrean —itxaropena gizakion gaitza ankerrena omen da, malura luzarazten duena— gizakiaren gizariaren bila abiatzea erabaki du poeta pentsalariak. Ele polita duzu gizaria, bai horixe. Elea aletu dut eta honako adierak dantzut: giza, ari, haria, izaria.
Horra alearen ele onduak. Dantzut esan dut. Solasaldia gauzatuko badugu, elkarri entzun behar baitiogu, baita —egileak legez— jotzen ari naizen tekla hauen bidez egin ere. Hemengoa baden urruntasunetik, ordenagailu den urruntasunetik, espazioaren mugetatik, denbora muga dela jakitun, oraina gure denboraren protagonista bihurtu nahian ari nauzu.
Eiki Juanra, zurekin ari naiz orain. Solasaldian ari. Harian ari, gizakiaren izaria bilatzen ari. Denborarekin jolasean eta nora ezean: “Nire oraina zuretzat iragana da eta zure oraina niretzat etorkizuna”. Iragana eta etorkizuna ez direla gure, kontziente naiz neroni ere. Neroni ere fabriketan galduta geratu zen mutiko hura izan naiteke, iraganaren gatibu.
Gogoan duzu? Aspaldikoa ez den iraganean diskurtso hitza errefusatu nuen. Erabiltzearen erabiltzez xahutuegia kausitu nuen nonbait, baita berau arbuiatu ere. Arbuiatu orduko han zinen zu ordea, eta elea erortzen utzi beharrean harian hartu zenuen. Entzuten nauzu? Neroni ere iraganaren gatibu nauzu.
Tira literatura egiten ari nauzu, zu imitatu nahian.
Hona, azkenik, zure saio poetiko literario filosofikoan aurkitu dudan beste perla bat: Lete. Lete elea. Lete-ren sinonimoa eta adiera ahanztura izaki. Alegia, denbora Lete da. Polita oso.
Eta diodana orain esaten ari naiz, denboraren hiru alditan nahasian dagoeneko. Eta Oraina galdua saio poetiko literario filosofikoa Xabier Letek sinatua balitz? Eta hau galdera bat da.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera