kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Morto vivace / Jon Arretxe / Elkar, 2007

Paris Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-06-18

Paris nobela-tokia ez ezik, nobela onetako joan-etorriak gertatzen diren tokia ere bada. Martinez eta Perrot poliziak dira, krimenaren aurka diharduten inspektoreak Bata, magrebiarra da arrazaz; bestea, beltza. Biak dira topikoak agintzen duen bezala, matxistak, puteroak eta garagardozaleak. Eskola zaharreko poliziak beraz, Depardieuren filmetan eta geltokietan saltzen zituzten nobela beltzetan sarri agertzen zirenetakoak Emakume bat dute buru, gainera, erraz pipertzen den horietakoa. Turistek erabili ohi dituzten barku horietako batean, alegia “bateau mouche” batean, gizon bat aurkitu dute hilik Gizona, gero jakingo denez, Miarritzeko opera-koruko abeslaria da, baritonoa hain zuzen. Hasieran istripua izan zitekeela badirudi arren, berehala jabetuko dira ikertzaileak krimen izugarri bat izan dela, krimen sexuala, perbertsio ukitu askorekin. Biktima, izan ere, homosexuala da. Gero, beste krimen bat gertatuko da, antzeko trazekin: krimen sexuala eta perbertsoa, krimen izugarria bera ere.

Jon Arretxeren eleberri hau erraz irakurtzen da. Ez testuak ez egiturak ez diote batere oztoporik jarriko irakurleari, nagietan nagiena bada ere. Eta badakigu euskaraz irakurri nahi duten askok aitzakia bila ibiltzen direla, edo ibiltzen direla dirudiela, ez irakurtzeko. Halakorik ez dute liburu honetan aurkituko. Testua sinplea da; egileak darabilen euskara erraza, zuzena eta txukuna. Egiturak ere ez du korapilo handirik, zuzen doa hasieratik bukaeraraino. Azkenik, hiltzailea atxilotuko dute eta bera nor den jakiteak ere ez du ezusteko handirik sortuko. Dena, edo gehiena, aldez aurretik ikusia baitago.

Pertsonaiak ere, bai poliziak bai gaizkileak, oso sinpleak dira, tolesdurarik gabeak, itxura huts. Oso topikoak. Baina topikotasun horren jatorria ez da bizitzan bilatu behar, literatura klase batean, edo haren exajerazioan baizik, komikian esaterako.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak