kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Mandatariaren gerra / Jose Inazio Basterretxea / Elkar, 2008

Errealitateak adina ertz eta (h)egi ditu fikzioak Mikel Asurmendi / Irunero, 2008-07

Marearen erraietan nobelan murgilarazi —eta aztoratu— gintuen Jose Inazio Basterretxea idazleak. Eguneroko giza harreman eta pasadizo gordinez josi zituen istorio hura. Mandatariaren gerra-n berriz pasadizoak gerra garaikoak dituzu: 1936ko Espainiako Gerra Zibilekoak. Zehatzago izatera, eleberriaren argumentua 1938an gertatu zen Pirinio Zentralean: Aragoi eta Okzitania artean.

Historian gertaturako pasarte batean oinarritu eta eraiki du Idazleak Mandatariaren gerra. Gerraren osteko zenbait urtetara (Paris, 1958ko iraila) ekarri gaitu eta El Excelsior egunkariko Alberto Miguel Cardenas Foix kazetariaren hamaika erreportajez bilbatu eta irun du nobela.

Honaino, istorioan kokatzeko nire ahalegina. Orain, literatur irakurle horrek, istorioaren gorabeherak zuk deskubrituko dituzun esperantzan, neronek berau irakurri ahala jaso ditudan inpresioak dituzu jarraian, sentipenak eta aburuak, hots.

Hasteko, nobelan askoz gehiago da imajina dezakezuna kontatzen zaizuna baino. Istorioa kazetari batek kontatua da, eta idatz moldea literario badarik ere, eleberrigileak literaturaren erretorikak eta ñabardurak landu beharrean, kazetaritza idazkera hobetsi du.

(H)istorio(a)ko pasarteak oso zehatzak dira, baina pasarteak deskribatzeko eta lotzeko erabilitako teknikak eta erregistroak ez dizkizute istorio osoa eskaintzen. Zuk zerorrek garatu edo osatu behar duzu narrazioa.

Aurreko nobelan ez bezala, narratzeari uko egin dio oraingoan Jose Inazio Basterretxea idazleak. Gerra gertakari baten berri aurkitu zuen, eta gerrako kazetariaren larruan sartuta modu oso zurrunean idatzi du eleberria.

Molde zurrunean idatzi izan arren, berau eleberria duzu. Gertakariaren hasiera eta bukaera dituzu eta pertsonaiek osatuta dago trama, mandataria izaki protagonista nagusia. Gerra gertakariak tarteko, maitasuna, herra, amarrua eta etsipena dituzu istorioaren osagaiak. Gerrako mandatariaren inguruan dabiltzan beste pertsonaiak —pertsonaia ankerrak nahiz inozoak— eta epikako pasadizoek osatzen dituzte pertsonaien izaera eta jitea.

Funtsean, gertakarien araberako izakiak gara. Gertakari belikoetan ageri da pertsonaren zinezko aiurria. Muturreko egoeretan agertzen dira gure izatearen profila eta ertzak. Horregatik beragatik, egileak eleberri hau gauzatzerakoan, egin duen aukera literarioaren bitartez, pertsonaien profil “kamustua” osatu du, baita istorioaren gertakarien deskribapen “motza” egin ere.

Literatura funtsean artifizioa da, errealitatea eraikitzeko fikzioa. Errealitateak adina ertz eta (h)egi ditu fikzioak. Kasuon, irakurleon imajinazioak osa dezake istorioa, baita pertsonaiak osatu ere.

Literatura errealitatea itxuratzeko eta desitxuratzeko baliabidea da. Mandatariaren gerrako istorioetako paisaiak nahiz pertsonaien pasadizoak hamaika kolore eta mila fantasia gehiagorekin osa daitezkeela pentsatu dut. Aukera kontua da, gustu eta imajinazio kontua. Literaturak istorioa hitzez puzteko edo imajinazioari espazio librea emateko aukera ematen du. Jose Inazio Basterretxea eleberrigileak bigarren aukera egin du.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak