« Infernuko hesteetan | Espainia »
Elvis hil zen urtean / Xabier Mendiguren / Elkar, 2007
Elvis hil zen urtean M. Egimendi / Aizu!, 2008-07
Nostalgia. Narratzaileak berak onartzen du horretan erori dela: “Nostalgiari erabat emana nagoela sumatzen dut (…). Ez nuen nahi, baina gogoratze-ariketa hauetan hasteak arrisku hori dakar, eta orain ez daukat atzera egiterik”. Uda bateko kronika. 1972, Elvis hil zeneko urtea.
Esaldi hori lelo moduan erabiltzen du narratzaileak irakurlea uda hartan behin eta berriz kokatzeko, baina ez da Presleyri buruzko liburua. Xabier Mendiguren Elizegik hamabost urteren bueltan dabiltzan hiru mutikoren uda kontatzen digu, lehen pertsonan, protagonista nagusia Etxe delarik. Eleberriko protagonisten garaiko irakurleak erabat identifikatuta sentituko dira kontakizunarekin, eta agian gogoratzen ez zituzten hainbat kontu etorriko zaizkie burura, irribarre edo, are, algara artean. Dena dela, narratzailea atzera begirako ariketa bat egiten ari denez, gaur egun duen ikuspegitik kontatzen ditu pasadizoak, eta horrek esperientziatik sortutako hainbat komentario eta garai hari buruzko zenbait hausnarketa soziologiko egiteko aukera ematen dio.
Liburu atsegina eta erraz irakurtzeko modukoa eskaintzen digu Xabier Mendigurenek nobela honekin, euskara ikasten ari direnentzat ere oso egokia, laburra baita. Ariketa polit bat ere proposatu ahal zaie ikasleei: nolakoa izan zen hamabost urte zeneuzkaneko uda hura?
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez