kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bi hitz / Garazi Goia / Alberdania, 2008

Ezin ezer esan Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-06-20

Mundu moderno, unibertsal eta ez pertsonal honetan dena doa arin eta airean. Ezin ezeri eutsi, une batez ez bada; eta une horrek ere, iragandakoan, ez gertatutako dirudi, ametsa edo ametsaren hautsa. Ezin ezer zehaztu, ezin ezer defmitu, ezin ezer esan, bi hitzetan bada ere. Gizon-emakumeek galdu egin dute naturarekiko zuten harremana. Natura, gaur egun, alde batetik doa, eta gizakia bestetik. Gizon-emakumeen arteko harremanak galbidean doaz, oso agudo gainera eta ezin ezer egin abiada hori eragozteko. Norberak bere buruarekin duen harremana eta bere buruarena duen ezagutza, alegia identitatea, lausotu egiten da, ahuldu eta sakabanatu, mozorro askoren artean. Gure garaiko ezaugarria da nia aske eta suelto ibiltzea, baina indarrik gabe, irudimenean izan ezik.

Garazi Goiaren Bi hitz hau bere lehen eleberria da. Pertsonaia nagusiak, pertsonaia izena merezi duen bakarrak, bere burua eta, ondorioz, bere bizitza definitzeko arazoak ditu. Ez dira arazo materialak edo intelektualak, ongi prestatuta baitago bere lanbideari aurre egiteko, bizitzako hainbat aldetan aise eta eroso ibiltzeko, lagunak eta maitaleak egiteko. Baina ez du eskarmenturik, ez daki bizitza zer eta zertan den. Ihes egingo du Euskal Herritik Berlinera eta handik Londresera, baina ez du aurkituko non pausatu, erabat bederen, ez du jakingo non lasaialdia zer den, ez baitaki batetik bestera daraman indarra zein eta nolakoa den. Ez daki zeren bila dabilen, ez baitaki bila dabilenik. Atzean utzitakoa aurrean azaltzen baita, ongi lotuta utzi ez bada. Maitasuna dela uste du, eta maitasuna delakoa eldarnio bihurtzen zaio. Desira ere eldarnio bilakatzen da. Hasierara itzulitakoan ere ezin ezer esan. Agian ez dagoelako ezer esaterik.

Gaur egungo eleberria da eta gaur egungo teknikez kontatua, era nahasi eta puskatuan. Osotasunak berak ere, gaur egun, eldarnioaren bidetik jotzen du.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak