kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Bezperaren bezpera / Aingeru Epaltza / Pamiela, 2007

Begirada kritiko etengabea Patxi Ssrriegi / Deia, 2008-06-10

Azken 30 urtetako azterketa kritikoa egin du Aingeru Epaltza idazleak liburu berrian.

Ezeren gainetik, koherentzia aitortu behar zaio egileari orriotan isuritako iritzietan, halako ibilbide pertsonal luzean egindakoak frogatzen duenez. Begirada kritikoa etengabea da, lanerako eta konponbiderako dei larria askotan. Nola liteke, bada, urteen joanean abertzaleok oker eta akats berberak behin eta birritan errepikatzea?

Ez al da egiazki frogatua bortizkeriak Euskal Herriko gizartearen sektore handi-handi batekiko harremanak arrunt usteldu dizkigula abertzale eta euskaltzaleoi, gureganako mesfidantza areagotuz eta luzatuz? Hori aditzera ematen digu Epaltzak; lehenaz ari da, baina etorkizuna du erronka.

Epaltza fikziozalea ezaguna genuen, hainbat eta hainbat liburu eginak ditu eremu horretakoak, literatura egile ezaguna denez… Aldiz, iritzi emaile aparta ere badela erakusten du liburu berrian, gaurkotasun bete-betekoa gainera. Abertzaletasuna du ardatza, euskaltzaletasuna, Nafarroa… Azken batean, orain dela 30 urteko kontuak, neurri handi batean, egun-egunekoak ere badirelako. Zoritxarrez, gehituko du egileak.

Badu liburuak, momentu askotan, kontaketa historikoaren ukitua, kontaketa pertsonalarena: bere aitaren garaiko kontuak, Iruñeko aspaldiko pasadizoak? baina inolako zalantza izpirik gabe, gaur egungoari begira dagoen liburua da.

Denok eskatu ohi baitugu kritika, aho beteka eskatu ere. 1977tik 2007ra doan tartean hainbeste gertaera, hainbeste aukera? Epaltzak ez du dudarik: balantzea ez da kriskitina jotzen hasteko modukoa. Nika eta guka idatzita askotan, eta etxekoari kritika egitera ausartzen da maiz. Horixe egilearen ausardia. Kritikak, sarritan, kanpokoari egiteko erabiltzen ditugunez, etxekoari lausenguak…

Pentsamendu eta kontraesan ideologikoen artera garamatza egileak, bere ikuspegia erakutsiz, euskaldunon munduan oraindik ere zenbaterainoko zatiketa dagoen gogoraraziz. Askatasunezko dei larria eta zintzoa da Epaltzaren gogoeta, zinez egindakoa, euskaltzalearen oroitzapenezko begirada kritiko etengabea.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak