kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Txokolatezko dinamita / Mikel Taberna / Susa, 2001

Garai hurbilak Igor Estankona / Deia, 2002-02-15

Ez dakit ziur noiz eman daitekeen historiaren orrialde bat pasatutzat. Iritzia daukat askotan belaunaldiak nahastu eta txirikordatu egiten direla. Mikel Tabernaren liburu honetan ere hurbileko istorioak agertzen dira, zortzi ipuinetan. Gerrak eta Bidasoa ibaiak eta Lizarrako lurrek zedarritutako bizimoduak dira, garrantzi berbera emanez maiteminduari eta porrot eginari, ijitoari eta txapelokerrari.

Gerra zibila aspaldiko gauza dela sinestarazi diguten modu berean ohitu gara, inkonszienteki, garaiok zuri-beltzeko amets urruna izan zirela pentsatzera. Baina maitasuna eta politika naturaltasun antzekoarekin tratatzen dituen liburu honek gezurtatu egiten du hori. Gaur eguneko kezkak zituzten orduan ere. Distantziak luzeagoak eta bizimodua nekezagoa —eta behar bada osoagoa— izan zitekeen, baina funtsean eszenatokia akzidente huts bihurtzen duten pasadizoak kontatzen dira. Ez da hainbeste denbora pasatu, ez. Mila urte pasatuko dira eta honen alai eta triste egongo gara.

Hunkitu egin nau, eta hau oso hitz serioa da liburu bati lotzeko, natura eta gizakien arteko hari ikustezinak agerian jartzeko idazleak egiten duen ahaleginak. Usaindu eta ikusi egin daitekeen liburua da. Horrek apurtzen du, hain zuzen, garai hartaz daukagun irudi zuri-beltzekoa. Zentzu horretan bai, zentzu horretan behar bada denborak aurrera egin du halabeharrez. Orduko jendeak erreka bazterrean egiten zuen txiza, eta ilargiaren arabera mugitzen zen. Hizkuntzaren joritasunak eta hiztegi zehatzak salatzen dute Mikel Taberna bera ere naturaren bazter eta erritmoen behatzaile fina dela. Gero hori dena batu eta hariaren zerbitzura jarri behar da, noski. Bada lan zail horretan ere arrakasta itzela dute ipuinek.

Laster irakurtzeko liburua da hau. Arina izateak ez du esan nahi eraginkorra ez denik, baizik eta tremendismorik gabea. Dena geratzen da erlatibizatua, ezer ez dago neurriz kanpo. Erori ere akats horretan erori dira antzeko giroan lekututako hainbat ipuin. Maitasuna berez doa, ezkontzarantz. Erreka ere bai, itsasorantz. Eta euskaldungoa, erbesterantz. Txokolatezko dinamitak bezala isilik eta apal egiten du eztanda liburu honek, handinahi eta dramatismorik gabeko bizitzari kantatuz.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak