kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Souvenir / Castillo Suarez / Elkar, 2008

Souvenir Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2008-05-25

Zenbat Castillo aurki daitezke liburu honetan? Norbaiti idazten dizkio poemak, norbait zehatz bati zuzentzen zaio, zuzenean, zorrotz, amorratuta zenbaitetan; bestetan etsituta. Irakurtzen hasi eta berehala ohartzen zara ZU horiek denak ez direla bat, Castillo beste ZU dagoela. “Alderantziz irekitzen diren poemak idazten ditut joan zinenetik. Eta zalantzan nago lerro bakoitiak kendu ala ez, abandonatuen poemak ez direlako inoiz politak izan.”

Baina egia esan Souvenir-ak nostaljikoak begitandu zaizkit, esperoan, etsi barik baina amore emandakoak. “Souvenirren isiltasuna ere gordeko nuke, unerik txarrenean oparitzeko. Isiltasuna ez da aurkitzen zaila, eta bakardadea erraza da ikasten.” Baina ezin uka une batzuetan osterantzekoa suma litekeela… “Ea noiz hasten garen hizketan. Ea nor hasten den lehendabiziko gezurra defendatzen”. Gehiago ere esango nuke; Arraroa da guretako garrantzitsuenak ez direnak ezinbestekoak izatea beste batzuendako. Eta bai, haurrak ginenean egia txikiekin egiten genuen hegan. Eta jakina, norbaiten bila gabiltza goizetan, lotan utz gaitzan. Nork uka dezake min guztiak direla berdinak? Nahiz eta garai batean mina ez zen min, esaldi inozoa baizik. Castillok idatzia dakit hiri hau desagertuko dela. Desagertuko direla gurekin larrua jotzen zuten guztiak, ezagunak nahiz ezezagunak. Aparkalekuetan zain daudenak baizik ez direla geldituko, plastikozko aulkietan jarrita.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak