kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Eleak eta beleak / Izaskun Gracia / Arabako Foru Aldundia, 2007

Eleak eta beleak Jon Kortazar / El País, 2008-05-19

Izaskun Gracia (Bilbo, 1977) Madrilen bizi den euskal poeta gaztea dugu. 2007ko irailean Europako sei herritan zabaldu zen Odysée du Danube kultura-proiektuko partaidea izan da. Elena Medelekin batera, —izena aipatzea estetika aipamena egitea da—, Transgeneración 1.0, Encuentro de jóvenes poetas ekitaldian parte hartu du, eta oraintxe ezagutu dut Eleak eta beleak argitara eman duen liburua, 2006. urteko Ernestina de Champourcin olerti sariaren irabazlea.

Egile plazaratu berrien kalitatezko aitaponteko bihurtzen ari den Harkaitz Canoren sarrera interesgarria du liburuak.

Barne munduaren deskribapenean oinarrituriko poesia idazten du Izaskun Graciak (“barruko irudiak hitz bihurtzea gero eta zailago egiten zait”, 13. or.) eta zentzu horretatik badu Alemaniako espresionismoaren hondarrik bere lanean: “geu ez garen ehunez jositako sareak inguratuta”. Jorge Oteizaren aipu argigarria dakar liburuak bere atarian: “Vivo tan despacio / que no sé si soy yo mismo”. Barne munduaren esplorazioan astiro-astiro murgildu da egilea. Agian, bere idazkeraren ezaugarririk nagusiena zera liteke: joera espresionista hori esaldiaren sinpletasunarekin lotzen duela.

Barne murgilketa horrek badu maitasun hizketaldiaren ñabardurarik. Gertatzen da, baina, mugimendua ez dela geldoa, kontraesanez betea agertzen da maiz: “Hain denbora luzea pasatu eta gero / erantzun guztiak dauzkagulako ustean gaude / baina itaun asko daude adarretatik eskegita oraindik / eta barruan erretzen zaigu horien pisua / elkar ezagutzen ez dugun horiek nortzuk diren jakiteke” (32. or.). Aipatu dugun poema horren antzekoak dira Izaskun Graciak idazten dituenak: zalantza nagusi bihurturik, balantzaka egiaren eta ustearen artean, minaren mugak adierazi nahiz.

Identitate konplexu baten bila abiaturik, zalantzetan aurkitzen ditu bidea eta izaera: “Egiten dudanagatik gorrotatzen dut nire burua /…/ zeharo galdu nahi izango banu bezala / bakardadea daukat erabakia eta zigorra” (31. or.), eta sentimendua beti nahasten da gazi-gozoarekin, erraietan bildurik dagoen ezinegonarekin.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak