« Intriga zapuztua | Eleak eta beleak »
Txillardegi eta ziminoa / Markos Zapiain / Susa, 2007
Zapiain eta ziminoa Beñat Sarasola / Berria, 2008-05-18
Markos Zapiain, egun kasik telebista izarra izatera ailegatu bada ere, lehenago Euskaldunon Egunkaria-n-eta egindako literatur kritikengatik zen ezagunagoa euskal letren mundu honetan. Gerora, literatur iruzkin horiek Errua eta maitasuna liburuan bilduko zituen eta ordutik bere blogean —http://eibar.org/blogak/zapiain— jartzen ditu bere gogoeta literario eta ez-literarioak. Zapiainek erakusten du euskal kritikan beste inork baino hobeto kritika zeinen gertu dagoen sormenetik. Izan ere, bere testu orotan aurkituko duzu harrituko zaituenik; dela konparazio ezinezko bat, dela komentario ezusteko bat, dela hitz-joko bitxi bat. Kritika egiteko modu berezi eta pertsonala, inondik ere.
Eta liburu honetan ere ezaugarriok guztiok topatzen ahal dira; hainbeste ezen galdegin baikenezake Txillardegirengandik zenbat dagoen bertan eta zenbat Zapianengandik. Eta kontuak irundarraren alde egingo zukeelakoan nago. Horregatik esan beharra dago, ezer baino lehen, liburu hau Txillardegiren liburu bakar bat irakurri gabe irakur daitekeela (donostiarraren obraren errepasoa egiten duen Eleberriak atala barne). Akaso ez da gomendagarriena izango, noski, baina Txillardegi eta ziminoa ez da Txillardegiren obrari buruzko estudio zehatz eta akademikoa, gehiago da Txillardegiren obraren gaineko irakurketa pertsonal eta originala. Izenburuari erreparatuz gero, liburua azterketa tematologikoa izatera deitua dago, hots, donostiarraren obran ziminoaren presentziari buruzko ikerketa izatera-edo; alabaina, liburuak muga horiek gainditzen ditu guztiz. Ziminoarena neurri batean aitzakia bat da beste kontu askori buruz hitz egiteko, nahiz eta oroz gain gizakiaren eta animalien arteko mugari buruzkoa den liburuan gehien lantzen den gaia.
Zapianen estilo berezi horretan umorea da elementu garrantzitsuenetako bat. Sarritan irakurleak galdegingo dio bere buruari ea idazlea adarra jotzen ari ote zaion, zeren muga ez baizik mugaren muga da berari haustea gustatzen zaiona. Ildo horretan, bereziki eredugarriak dira zoofiliari eta eskatologiari eskaintzen dizkion orrialdeak (“Zaldiari eta behiari legez, ziminoari ez zaio inporta kaka eginean dagoela begietara begiratzea”). Umorezko momentu hauetan eta testuetan inork topatuko ez lituzkeen gauzak aurkitzen da bereziki abila. Horregatik, eztabaida estandar eta ohikoagoak aztertzen dituenean eta judizio estetikoak eman behar dituenean gehienetan hankamotz geratzen dela iruditzen zait. Txillardegi-Atxaga eztabaidaren analisia nahiko dezepzionagarria da, baita Putzu-Hamaika pauso konparaketa ere.
Putzu-ren gainean Zapianek berak Iban Zalduarekin edukitako eztabaidak aditzera ematen du irundarrak ez duela ulertzen kritika balorazio gisa (“liburuen kritikan, batzuek epaitzea lehenesten dute; beste batzuek, berriz, ateratzea, atzematea”, eta berak, esan gabe doa, bigarren multzoan kokatzen du bere burua), eta horregatik, balorazioak egin behar izaten dituenean gehienetan pobre samar geratzen dira bere iruzkinak. Hala ere, liburu honetan momentu bakan batzuk baino ez dira gisa honetakoak, irri egitekoak eta zenbait ohar txundigarrirekin gozatzekoak gailentzen baitira oro har. Aipagarria da, halaber, bere informazio iturrien heterodoxotasuna; filosofo kontsakratuetatik (Adorno, Deleuze…) Eibartarrak foroko emakume anonimo baterainokoak.
Liburuaren izenburuak ladrillo bat konnotatu lezake, beharbada, baina uste dut nahikoa dela liburua hartu eta begiratu bat ematea ladrillo baten ezean liburu aski berezi eta kurioso baten aurrean gaudela ohartzeko.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez