kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Gu, nafarrok / Xabier Zabaltza / Alberdania, 2007

Aniztasuna, nafarren erronka nagusia Patxi Ssrriegi / Deia, 2008-05-13

Nafarroan lehian dauden bi nazionalismoak aztertu ditu Xabier Zabaltza idazleak saiakera liburu berrian, Gu, nafarrok izenburupean Alberdaniak argitaratu duena. Ezeren aurretik, ideia askotan originaltasuna aitortu behar zaio egileari, errealitateak hala erakutsiagatik ere, nekez onartzen baitira liburuan zehar isuritako hainbat baieztapen. Egileak salatzen duenez, “Nafarroako abertzaleek ez dute jakin balizko eskubideen zerutik errealitate gordinera jaisten”. Oraindik orain, balizko eskubideen eremuan soilik aritu nahi balute bezala… Zentzu horretan, baieztapen gordinez beteta dator liburua, emandako juzkuetan aurreritzirik ez duela erakusten du behin eta birritan Xabier Zabaltza idazleak, esate baterako, “Nafarroa abertzaletasunaren hutsegiterik handiena da, baina euskal arazoa konpontzeko gako bat ere bai”.

Ikuspegi euskaltzalea agerikoa den bezala, ikuspegi abertzalea ezkutuan da liburuan zehar, horretan bai uzkurrago ageri da egilea, zenbait hutsegitetatik urrundu nahi balu bezala. Hizkuntzarekiko erabateko atxikimendutik idatzitako liburua da; aldiz, abertzaletasun eta nabarrismoaren arteko erdibidea gustukoa du idazleak. Iparragirreren euskaltzaletasuna aldarrikatzen du bertan, Sabino Aranarena, aldiz, errefusatzen du.

Abertzaletasunaren ikuspegi modernoagoa eman nahi du, funtsean, Zabaltza pentsalariak. Politikoki hain zuzenak ez diren ideiak plazaratzean, beharbada, besterik ez du buruan.

Abertzaletasunaren aurpegi desberdinak erakusten ditu, ezinbestean. Hutsegiteak hutsegite.

Terminologiak ere halako buruhaustea sortzen dio, eusko nafarrak nafarra abertzaleak dira; erdo nafarrak, berriz, nafar espainolistak, Estornes Lasak asmatutako neologismoa darabil horretarako. Oinarrian zera defendatu nahi du: ez dago “nafar” nortasunik, ez nortasun elkarganatzailerik behintzat. Horixe errealitatea!

Aipamen historikoak ez dira falta liburua antolatuta datorren atalean: Autonomien Estatua; Nafarroa, Euskal Herria, Espainia; Nafartasunaren osagaiak; Euskal Nazionalismoa eta Espainiar Nazionalismoa… Lehenaz ari da, baina etorkizun oparoari keinu egiten dio baikortasunez…

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak