kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Bezperaren bezpera / Aingeru Epaltza / Pamiela, 2007

Barne paisaia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-05-16

Liburua irakurri ondoren burura etorri zait Gerla Urte, Gezur Urte hura. Ez nuke jakingo zehazten zergatik etorri zaidan burura Irigarairen aspaldiko liburua, Epaltzaren azkena irakurtzen ari nintzelarik. Beharbada, funtsean, biak ala biak gerraz ari direlako; kanpoko gerraz baino, kanpoko ekintza odoltsuek norberaren baitan utzi duten hondarreko egoeraz gehiago: egonezinaz, hain zuzen. Horregatik dira, biak ala biak, liburu tristeak. Errealitàtea bera ere, ahal edo nahi den tokitik begiraturik, ez da alaiagoa.

Edozein kontaeraren hasieraren hasieran puntu bat oinarrizkoa egoten da. Haraino joan beharra dago eta, puntu hura jotakoan, handik abiatu beharra ere bai, amaieraraino iristeko ez ezik, ibilbideko paisaia ulertu ahal izateko ere. Askok egin dute ibilbide hori (denok ez esatearren), baina gutxik izan dute bidearen nondik norakoari begiratzeko kemenik, edo gogorik. Inertziaren ohiturak bultzatzen gaitu aurrera, nora eta nola goazen kontuan hartzeke. Abiapuntua, Epaltzaren honetan, aita da. Gerra zibilean ibili eta ihes egin behar izan zuen; Melitón Manzanesen eskuetan erori zen eta, hura hil zutenean, gizatxarra zela adieraztearekin batera (ez dut egileak dakarren hitza erabiliko), inor hiltzea bekatu handia dela aitortu zien ondorengoei. Gure aurreko belaunaldikoek, alegia gure gurasoek, ez baitziguten (neure burua sartzen dut auzian) gezurrik esan, egia baizik. Beste kontua da noiz jakin genuen egia esaten ari zirela. Aitorpen generoan sartuko nuke liburua eta, horregatik, hurbilago dago lirikatik, epikatik baino; hurbilago errealitatetik, beraren mistifikazio eta fantasiatik baino; hurbilago norberarengandik, besteengandik baino. Lirika, azken finean, kontzientziaren hizkuntza da, hitz guztiek, airean ibilitakoan, ihes egin digutenean, eta pausalekurik ez dugunean haientzat Kontzientzia ari da mintzo lerrootan, baina ez bere burua zuritzeko, bere buruari zer gertatu den azaltzeko. Ez dago saminik, ez dut halakorik sumatu; ezta suminik edo haren fruitu den mendeku nahirik ere; porrot sentimendua baizik.

Porrota ordea eragile izan daiteke, etorkizunari begira irakasle ere bai, zein den ateratzen den ondorioa.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak