kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Mandatariaren gerra / Jose Inazio Basterretxea / Elkar, 2008

Gerrako kontu txikiak Lorea Amilibia / Deia, 2008-04-22

Espainiako Gerra Zibila.1938ko ekainean. Errepublikak galdua du Ebroko bataila. Pirineo Zentralean errepublikako gudarosteek gogor eusten diote frankisten erasoari. Gudalekua: Bielsa, Plan, Gistau… euskal mendizaleek aski ezagunak dituzten tokiak. Frankistek bakartuta utzi zuten errepublikaren aldeko gudaroste bat Huescako Cinca ibarraren goi arroan, Bielsako poltsa delakoan. Soldadu gorriek Frantziako mugan bizkarturik egin zuten borroka, Antonio Beltrán, El Esquinazau buruzagiaren aginduetara. Negrín gobernuburu espainiarra Bielsara azaldu zen, beste politikari batzuekin, batailaren gorrienean, tropei adorea ematera edo. Eta handik egun gutxitara faxistak erasoaldi gogorra jo, eta Frantziara uxatu zituen errepublikarrak. Frantziarekiko mugan gaudelarik, aipatzekoa da mugalarien lana. Honaino datu historikoak. Historia handia. Historia handiek, ordea, historia txiki asko dituzte bere baitan, harrigarriak eta sinestezinak horietako asko. Jose Inazio Basterretxeak, Thomas Hobbes-en zita baten bidez, gogorarazten digu: “Ez da ezer injusturik gerrako egoera naturalean, zeren nozio horrek ez baitu lekurik han”.

Esandako egoera horretan, isilpeko mandatari bat, IM letrez identifikatzen dena liburuan, Hendaiatik Bielsara abiatzen da, diruz betetako poltsa batekin, eginkizun ezkutu bat duela.

Gertaera jazo zirenetik hogei urtera kazetari mexikar batek idatzitako erreportaje-sorta batek osatzen du eleberria. Tartean, espioitzako giro ilunak, ideal politikoak, diru-interesak, beti baitago gerra negozio bikainak egiteko garaia dela uste duenik, eta nola ez, maitasun historia bat. Dena giro tragiko ilun batean nahasturik. Jose Inazio Basterretxeak erritmo bizia eman dio tramari, elipsiaz baliatuz, narrazioaren denbora saltoka aurkeztuz. Izan ere, gerraren tragedia sufrimendu partikularrez osatua dago batez ere. “Tekila merkearen modukoa da gerra: poztu egiten du lehen tragoan, honen edo haren aldeko deiadarra egiten denean; baina dena moteltzen du botilaren ipurdi hutsak, ondoren… Irakurle, Espainiako gerra zibileko afera ezkutu bat kotatuko da orrialde hauetan: dirua, gizatxarkeria, inbidia, mendekua, bihotzik eza…”. Alegia, gerra.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak