kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Etxearen negarra / Felipe Juaristi / Elkar, 2007

Etxea norbera lakoa da Jon Kortazar / El País, 2008-04-14

Etxearen eta han bizi den pertsonaren artean lotura omen dago. Bachelard antropologoak etxearen sinbologia irudikatu zuen eta esanahia aurkitu zion bizilekuaren alde bakoitzari.

Lotura horretan oinarriturik idatzi du Felipe Juaristik “Etxearen negarra” umorezko nobela laburra. Elkarrek atera duen Ateko bandan sailean eman du argitara, eta sailak gazte irakurleak omen ditu xede, nahiz eta batzuk, ni barne, ez diren enteratu.

Edelmiroren eta Elisaren harremanen inguruan eratu du narrazioa Juaristik. Gizona da kontatzailea eta bere ahotsetik ezagutuko dugu nobelaren mataza. Gizajoa da izan ere pertsonaia, pikaro puntu bat baduena. Elisa haurdun dagoela pisu bila hasten da bikotea eta nobelaren lehen aldean bilaketa horren berri ematen zaigu. Era beran flash back txikia egiten da Edelmiroren aurreko bizitza kontatuz. Lortzen dute azkenean alokairuan etxe bat eta han jartzen dira bizitzen alaba izan arte. Haurra dutenean, etxeak bizi berria hartu du eta bat-batean behera dator bikotea kalean utziz.

Mataza sinple horren inguruan deskribatzen da pertsonaia, bere sinpletasuna eta ikuspegi absurdua azpimarratuz: “Ez nekien altzairuak non erosten ziren, zenbat balio zuten, nola ordaintzen ziren” (64). Batez ere hizkera jokoa da nobelak jokatu duena, esaldi batzuei poetikotasuna darielarik: “Bi itsaso ematen genuen, bi itsaso ibiltari eta nekatu, bi itsaso estura batean elkartzeko zorian” (47).

Felipe Juaristik pertsonaia barregarria aukeratuz nobelaren bidean umorea landu du, izenekin hasiz eta pertsonaiei izen nabarmenegiak emanez, joerak aipatuz, egoerak landuz (oso irrigarria da lehen kapitulukoa edo ospitalera joateko harturiko taxiaren istorioa), elkarrizketak ironia finez edo irain errepikakorrez landuz. Dena dela, badu poetikotasunerako joera, haur zaindariek etxearen deskribapena egiten dutenean (93-95), kasu. Umoreaz gain, Eldemirok ertz desberdinak ditu, eta tonu diferenteak: errukarri, umoretsu, poetiko, sinple… pertsonaia borobila, etxea bezainbat.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak