kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Erlojuen mekanika / Jose Luis Otamendi / Susa, 2007

Hitzen mekanika magikoa Jon Kortazar / El País, 2008-04-07

Asko gustatzen zait Jose Luis Otamendiren poesia. 1995. urtean argitaratu zuen Lur bat zure minari. Ondoren bere lanen bilduma etorri zen, eta poesia osoaren antologia XX. mendeko poesia kaiera (2000) eskergarrian. Haietan zehatz gabea zehazteko ahalegina nabari zen, “ni” poetiko galdu baten zantzuak giro gogor batean. Orain, poesiara itzuli zaigu Erlojuen mekanika lanarekin. Otamendiren eskuaren ahalmenetariko bat poema luzeak idazteko dohain berezia da. Beste poeta batzuk porrot egiten duten tokian, berak badu zer esanik eta bere poesiak arnasa handia behar du. Bere arnasak maite ditu paralelotasunak, aukeratzen ditu esaldi pausatuak.

Liburu berriak objektuen xarmarantz egin badu ere esango nuke oraindik badagoela presente lehengo aroetako pertsonaia poetikoa. Aldiaz arduratua, denboraren joanean galduta dagoena, ingurugiro gogorra bizi duena, baina era berean, utopia maite duena, eta materia eta barnea inork ez bezala josten duena: “Geroa asmatzen” ari dena eta “itsasorik ez den lekuan itsasoa ezarri / gorputzik ez dagoenean beroa asmatu / edo ur tanta izan harrien muin idorrean / ez dut uste asmamen hutsez bizitza osa daitekeenik /… / baina / asma ezazu beste jende bat gu baino hobea” (11. or.).

“Hitzezko auzoa” (14. or) eraiki nahian dabilkigu. Baina “gogoeta eta ekintza” dira behin eta berriro gogora ekartzeko hitzak munduaren irainari aurre egiteko, eta artean, esaldia egia bihurtzen zaigu eta errefrauaren antza hartu du poetaren ahotsak. Poema bildumaren sailak desberdinak dira, ordea. Lehen zatian begiradak izadia eta barne izadiak hartu ditu kontutan. Bigarrenak eguneroko bizitzaren inguruko etsipenarekin egiten du lan: “Sinesten ez dudan iraultza bati buruz / hitz egin nahi dut”, eta kutsu errealista zabaldu da. Hirugarrenak haginlarien inguruko, pertsonaia alegorikoen inguruko pentsakizunak osatu ditu. Laugarrenak, aldiz, nitasun poetikoaren azken notiziak ematen ditu, pertsonaia kontraesankorra, mindua eta argia sortuz.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak