kritiken hemeroteka

8.280 kritika

« | »

Sei lore / Txema Garcia-Viana / Susa, 2001

Sei lore Gotzon Hermosilla / Euskaldunon Egunkaria, 2002-02-10

Gaur bertan amaitu dot Txema Garcia-Vianaren “Sei lore” nobelea irakurten. Susa argitaletxeak kaleratzen dauan guztiak kalidadearen bermea eukitzen dau, eta hau be ez da salbuespena: nobela ona da “Sei lore”, hasieratik azken orrialdera arte harrapetan zaituena, eta ganera, gure literaturan gitxi jorratutako arlo batean sartzeko ausardia eta abilezia euki dau donostiar idazleak: nobela baltzean, hain zuzen be. Honezkero, irakurleren bat (txaplata honeek inork irakurten dituala suposauta, jakina) harritu samar egongo da: “baina, baina, sailaren izena ‘Asfaltoko kronikak’ ez da ba? Suposetan da hau sailau Bizkaiko asfaltoaren ganean jazoten danaren barri emoteko dala. Ze pintetan dau hemen Donostiako idazle batek parautako detektibe nobeleak?”. Ez zaitez larritu eta itzi amaitzen, demonio!

Nobelearen trama guztia Bilbon eta inguruetan jazoten da: San Frantzisko kaleko putetxeak, Santurtziko portua, Txurdinagako etxe-orratzak, Zugaztietako meategiak, metroa eta beste hainbat leku eta paisaia ezagun ageri dira liburuaren orrialdeetan barna. Gauza bat aitortu behar dot: liburua zabaldu baizen pronto “San Frantziskoko hanburgesategi estu zikina” eta bertako giroa deskribatzen dauanean (trabestiak, magrebiarrak) susmo txarra hartu neutsan liburuari: “Hara, zertaz idazten dauan ez dakien eta topikoetara eta errazkerietara joten dauan beste idazle bat. Jakina, nobela baltza idatzi gura eta San Frantzisko aitatu behar, bertan inoiz egon bakoa bada be”. Normalean Harlemen edo Bronxen kokatutako kontuak San Frantziskora ekartea ez jatala sinesgarri egiten, azken batean. Baina aurrera egiten dogun ginoan, Garcia-Vianak proposetan deuskun jokoa onartu ostean, susmo hori ezerezean gelditzen da, eta kontrako ondoriora ailegetan gara. Idazleak ederto ezagutzen ditu Bilboko bazterrak, eta bazterrok detektibe istorio bat kokatzeko egokiak eta sinesgarriak dira: giro ilun eta euritsua, porlanezko geun kupidabakoa, luxuzko pub dotoreak eta krakaz beteriko tabernazuloak. Bai, bete-betean asmatu dau Garcia-Vianak. Eta ez da nobela honek daukan balio bakarra.

Aratusteak ailegau jakuz. Jaiak ez nau lar kilikatzen: kutsu kristau handiegia hartzen deutsat, hur dagoan garizumaren aurreko azken kartutxoa balitz moduan, eta, jakina, garizuman parrandea egiteko, okelea jateko, mozkortzeko edo narrutan egiteko kontzientzia problemarik ez dogunok ez deutsagu grazia harrapetan derrigorrean mozorrotuta joan behar horri. Maiteminduen eguna be badator. Baina nik uste dot oraindino be Bilbo egokiagoa dala istorio baltzak kontetako, maitasun eta jai koloretsuetarako baino.

Azken kritikak

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Zakur zaunkak
Iñaki Irazu

Hasier Rekondo

Bufalo guztiak
Juanra Madariaga

Paloma Rodriguez-Miñambres

Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma

Jon Jimenez

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Asier Urkiza

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak