« Irakurri, idatzi, irakurri… | Zuhaitzak »
Bezperaren bezpera / Aingeru Epaltza / Pamiela, 2007
Autobiografia intelektuala Jon Kortazar / El País, 2008-03-31
Nafarroa dela eta liburu bereziak agertu dira gure artean. Bata Xabier Zabaltzarena (Tutera, 1966): Gu nafarrok. Liburu horretaz Javier Rojok hauxe dio: “Bere planteamentuaren arabera, Nafarroan bi nazio identitate daude lehian: euskal nazio identitatea eta espainiar nazio identitatea”.
Beste joera batekoa da Aingeru Epaltzak (Iruñea, 1960) inprentara eraman duena: Bezperaren bezpera, egilearen autobiografia intelektual gisa onartu behar genukeena.
Noiz edo noiz idazle baten biografia idaztea tokatzen denean, ez dago zer konta handirik. Zer esango dugu ia aipamen epikorik ez duen bizitza bati buruz?
Horrelakoetan, bizitzak ez duenean askorik ematen biografia intelektuala josi behar da. Eta horixe egiten du maisuki Aingeru Epaltzak saiakera honetan.
Bere historia propioa kontatu, bere identitatea, berea eta bere gisakoena, zalantzan jarriz, ironiaz begiratuz, pasadizoak umorez kontatuz, eta saminez ere bai.
Hona hemen historiaren zurrunbiloan bizi den idazleak utzitako aztarna. Batez ere, Trantsizio garaiko kontuak dira, baina beti ere gertatukoaren aurrean bere buruari galdera egiten diona. Ez die arazo gordinei muzin egiten Epaltzak, beti ere luma zorrotza erabilita. ETAk sortu zion galera ere nabarmen adierazita dago.
Bizitza probatua eta bizitza historikoa batera datoz. Eta lehen saria irabazitakoan “Sariketa, Joven Guardia Rojak antolatua zen Ikusten ari naiz aita zena zurbiltzen, semea Lemari Handiaren kumeek sariturik ikustean” (47). Baina ikuspegi hori bat-batean lotzen da garai hartan egindako hauteskundeekin eta eszeptizismo sanoarekin: “Ni behin berriz, galtzaileetarik izan nintzen” (46).
Hogei eta hamar urteren buruan Aingeru Epaltzak bista iraganera bidali du, eta historia politikoa kronika sentimentala bihurtu, batzuetan etsitua, besteetan esperantzako, beti ere begia zoli.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera