kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Jalgi hadi plazara / Itxaro Borda / Susa, 2007

Parodia kritikoa Javier Rojo / El Correo, 2008-03-08

Urtero uzten digu bere literatura-lanen bat Itxaro Bordak, 2007 urtean “Jalgi hadi plazara” izeneko nobelaren txanda izan zen. Bertan kontatzen da detektibe pribatu batek nola ikertu behar duen Euskaltzaindiko kide baten desagerpena. Kontua da, hasierako egoerari erreparatuz gero, nobela parodiaren bideetatik abiatzen dela. Batetik, Euskaltzaindiko kide horrek, Gexan Hiriart apezak, seme bat du, eta semearen eskariz hasi da ikerketan detektibea. Abiapuntu horrekin, nekez saihets daiteke parodia egiteko aukera, batez ere, detektibe pribatuaren ezaugarrien artean, nobela beltzaren generoan ohikoak diren zenbait osagai agertzen direlarik: bakarrik bizi da, lan ziztrin batean aritzen da detektibe-lana egiten ez duenean, porrot egindako amodiozko istorioren bat du atzean, ironikoa baino gehiago askotan jarrera zinikoa erakusten du… Baina Itxaro Bordak bi ezaugarri gaineratu dizkio pertsonaia horri, azaleko topikoen azpian bestelako zertzeladekin aberasten dutenak: detektibea emakumea da, eta lesbiana.

Bestalde, parodia egiten badu ere, esan behar da parodia hau ez dela planteatzen barre egiteko beste zertarako izango ez balitz bezala. Itxaro Bordak euskal gizartea ispilu desitxuratzaile baten aurrean jartzen du, ispilu horretan bere ezaugarriak nabarmen ikus ditzan. Gauzak honela, parodia kritiko eta mingotsa da batzuetan Itxaro Bordarena. Dudarik gabe, idazle trebea da, hizkuntza nahi bezala erabiltzen duen idazlea den aldetik. Baina trebetasun horretan bertan agertzen zaigu haren literaturak erakuts dezakeen oztoporik ikusgarriena, testuaren bikaintasun formalak haren literaturak gordetzen dituen bestelako balioak ezkuta bailitzake. Eta horri gaineratu behar zaio haren idazketaren beste ezaugarri bat, zeren idazleak elipsiaren erabilera oso berezia egiten baitu, askotan gauzak adierazi baino iradoki egiten baititu. Irakurlearen lana da iradokizun horiek guztiak esanahiz betetzea, testua ulertuko badu.

Nobela honetan, idazlearen beste testu batzuetan bezala, galeraren sentimendua geratzen da agerian. Mundu bat, euskal mundu tradizionala, desagertzen ari da modernitatearen aurrean. Mundu tradizionala, ordea, haurtzaroko mundu zoriontsua da (galdutako paradisu bat, agian benetan inoiz existitu ez den paradisua), eta pertsonaia nagusiak modernitatean ezinbestez murgildu behar du, ordea.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak