« Eskuetako marrak | Ezer susmagarririk ez »
Parmako Kartusia / Stendhal (Jon Muñoz) / Alberdania-Elkar, 2007
Bidaia erromantizismoan barna Inma Errea / Diario de Noticias, 2008-01-23
Euskaratu berri den nobela honen pasarte batean Borda kalonjeak aholku bitxia ematen dio Fabrice Parmako Kartusiaren protagonistari, erbestean ihes eginda dagoelarik oharkabean pasatzeko: irakurtzeari higuina agertzea, eta 1720 geroztik argitaratutako ezer ez irakurtzea, salbu, gehienez ere, Walter Scottek (1771-1832) idatzitako eleberriak. Stendhalek (1783-1842) eginiko aipuak berezko zentzua du kontakizunean, Stendhal bera bezala napoleonzale liberal gisara deskribatzen zaigun Fabriceri bere benetako ideologia ezkutatze aldera kontserbadore itxurak egiteko beste aholku batzuen artean baitator aipatutakoa, eta Sir Walter Scott eskoziar toryak (kontserbadorea, beraz, eta baronet titulua eskuratzera iritsia) idazle egokia dirudi zeregin horretan.
Stendhalek nobela idatzi zuenetik 169 urte pasa eta gero, ordea, ironiaz betetako paradoxa dirudi aipuak: izan ere, Walter Scott eta Stendhal, sorterri eta ideologia diferenteak gorabehera, erromantizismo literarioko korronte nagusien ordezkari bilakatu dira Literaturaren Historian. Are txundigarriagoa da Stendhalen nobelako Scotten aipamena kontuan hartzen badugu Walter Scotten eleberriak Erromantizismoko nobelagintza historikoaren ikur eta gailur bilakatu zirela, eta Parmako Kartusia nobela historikotzat eta, aldi berean, erromantizismoaren paradigmatzat jotzen dela.
Parmako Kartusia, ordea, harantzago doa. Idazlan erromantikoen ezaugarriez (sentimenduen gorespena eta abenturaren gorazarrea) hornitua da, eta Errestaurazioaren garaiko Italiaren berri ematen digun nobela historikoa ere bada, baina, askoz gauza gehiago atzeman ditzakegu bertan. Esate baterako, Stendhalek zoriontasunaren bila aritzeko herrialde ezin egokiagotzat aurkezten du hainbeste miresten zuen Italia, eta harekiko liluraren eraginpean poetikotasun handiz eta errealismotik aldenduta irudikatzen digu.
Miragarria da, bestalde, kontakizun korapilatutakoez osaturiko nobela mardul honetan irakurleek gertaeren matazan galtzeko arriskurik ez izatea. Eta nabarmentzeko modukoa da, baita ere, politikagintzaren inguruko deskribapen eta juzkuen gaurkotasuna, Stendhalen hautu ideologikoen (Napoleoni zion mirespen itsua, kasu) eta iragandako urte-kopuruaren gainetik. Paisaiak deskribatzeari arbuio eginik pertsonaien sentimenduak adierazten tematzen zen Stendhalek oso ongi zedarritu zituen pertsona askorengan gailentzen diren boterearekiko grina eta diruzaletasuna.
Oso interesgarria eta baliagarria da, bestalde, Jon Muñoz nobelaren itzultzaileak hitzaurrean osatutako glosarioa. Nobela hau irakurtzeko ez da beharrezkoa, berez, beste inongo azalpenik, baina Muñozek ematen dituen argibideek eleberriaren irakurketa aberasten dute. Deigarria da, adibidez, itzultzaileak isiltasunaz egiten duen oharra, Waterlooko batailako hotsak aipatuta: garai hartako gizon-emakumeak orain baino askoz giro isilagoan bizi ziren, eta, horrenbeste, guda-hotsek guk imajinatu baino askoz neurri handiagoan erasanen zituen.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres