kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Bitartean heldu eskutik / Kirmen Uribe / Susa, 2001

Bizitza azpitik Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-02-09

Beti aurki daiteke poema libururik handienean poemaren bat, liburu osoaren ardatz eta oinarritzat jo daitekeena. Ez da beti izaten poemarik ederrena, edo landuena, edo biribilena, baina irakurri ondoren garbi egiten da poema hori gabe ez litzatekeela libururik izango, edo bestela esanda, poema hori gabe egindako liburua ez litzatekeela beste liburu bat baino izango. Nola jauregi handiak behera joaten diren oinarrian duten harri txiki-txiki bat kenduz gero eta inork ez jakin zein den halako harri, halaxe egiten dute poema liburuek oinarrian duten poema txiki bat ezabatzen zaienean. Kirmen Uriberenean “Gadda” izenekoa da liburua ziurtatzen duena. “Izan ere, zatietan datza errealitatearen muina”. Izan ere, esan daiteke, poema, zatia denez, errealitatearen muina ere bada. Kirmen Uribek errealitatea hartzen du aintzat, errealitatea ekarri nahi digu begietara, belarrietara, eztarrira, jakin dezagun zer den, zertan dabilen. Kontatzeko grina da gehiago, errealitatea pintatzekoa baino. Ez dago mundua edo errealitatea (biak bat dira) ezagutzeko asmorik, den bezalaxe
ematen zaigu guk geure erara interpretazioa egin dezagun. Poetaren ahotsak bitartekariarena egiten du errealitatearen eta irakurlearen artean, baina ez da ahots neutro, objektiboa. Berak aukeratu ditu gaiak, eta berak gaiari begiratzeko ikustokia. Historia laburrak baitira Kirmen Uribek idatzi eta bildu dituenak, errealitatearen zatiak edo-eta gurean ezaguna den izendapena erabiliz “bizitza puskak”, errealitate bizi baten lekukotza eman nahi dutenak. Historia zatiak dira, ongi ordenatuta daudenak, hasieratik bukaeraraino. Indar handia hartzen dute, gainera, bukaeran, eraginkorra izan nahian. Historia zatiak dira, osorik hartu behar direnak, bakoitza bere erritmo eta doinuaz. Kontuak dira, ipuinak, kontakizunak. Baina gogoetaren atea irekitzen dute, poema horien azpitik bizitzaren ibaia baitoa handiturik. “Ihesi doaz hodeiak. Neguko eguzkiaren usaina maindireek. Goiz da oraindik”.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak