Gauzen presentzia / Pablo Sastre / Elkar, 2007
Eguneroko gauza txikiak Lorea Amilibia / Deia, 2008-03-04
Ohea, komuna, atea, mahaiak, aulkiak,koilara-sardexkak… Emakumezkoen kuleroak eta gizonezkoen galtzontziloak. Eguneroko gauza txikiak. Eguneroko bizitzan inguruan ditugun gauzak aztertuz, Pablo Sastrek gure gizartearen azterketa itxuraz xume eta izatez zorrotza egiten du. Homo Faber omen da gure espeziea, etengabe tramankulu berriak asmatzen dabilena, baina momentu batetik aurrera, egileak erakusten duenez, gauza berriak asmatze etengabe hori ez zaio zor hobeto bizi nahiari, baizik-eta sistemak berak etengabe asmatzeko duen beharrari. Gure zerbitzurako sortzen ditugun makinek gure bizimodua aldatu ahala, makina bera bihurtzen da nagusi, eta gu industria horren morroi eta menpeko.
Aurreiritzi ideologiko orotik libre ari da Pablo Sastre, kontzeptu eta eskemei ez baizik eta munduari zuzenean erreparatuz, eta behaketa horretatik sortu du zibilizazio honen kritika erradikal bat, beronen oinarrian dagoen progresoaren fede itsua zalantzan jarriz. Ba al dago alternatibarik, ordea? Egungo garapenaren helburu ez hain urruna hondamendi erabatekoa denean, zaila bezain ezinbestekoa dirudi gelditu eta norabidea aldatzea.
Datu zehatzek, detaileek, garrantzitsua dira sarritan. Horrelako jakingarri bitxiz josita dago liburua: “XVIII. Mende bukaeran hasi ziren Europan klase bateko emakumeek kuleroak erabiltzen… Hori Europan —gaur egun, munduan barrena, emakume gehienek ez dute kulerorik ibiltzen… XIX mendekoak dira galtzontziloak. Bularretakoak 1889an asmatu ziren. Herriaren erabileran, kulero xinpleen ezinbestekotasunetik lujuzko lentzeriaranzko pausua, ustez guk ezagutu dugu. 1980. aldean, sedazko kulotak, enkajeak… indarrean heldu ziren gure herrietara, komertziorik etekintsuenetakoa izateraino. Zergatik erosten zituzten halako prendak, galdetutakoan, erosleek finezia, edertasuna, sedukzioa, “gorputza markatzea”, aipatzen zituzten. Oso gutxik ematen zuten utilitate-arrazoirik”. Bitxia benetan.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera