« Eguneroko gauza txikiak | Amodio gutunak oinordetzan »
Zubigilea / Lutxo Egia / Susa, 2007
Zubigilea M. Egimendi / Aizu!, 2008-03
Arkitekto gazte bat da Lutxo Egiaren nobela honetako narratzailea. Bere ikuspuntutik, lehen pertsonan, kontatzen digu istorioa. Arkitektoa Bilboko Zorrotzaurre auzorako zubi baten egitasmoan dabil lanean, baina eleberrian kontatzen diren bi istorioen arteko zubietako bat ere bada. Egitasmoa osatu nahi duten arkitekto enpresa ezberdinen arteko elkarlan eta azpijokoek osatzen dute kontakizunaren ildo bat. Bestea, berriz, 60ko hamarkadan Bartzelonan Francoren aurka egin nahi izandako sabotaje batek ardazten du (Andres Peruarena protagonista da bi istorioen arteko beste zubia).
Dena da zubia Egiaren eleberri honetan. Narrazioaren zubiari eusten dioten kapitulu edo zutabeak ere modu berezian tartekatzen dira, eta egitura argia eskaintzen diote irakurleari bi ildoen artean nahas ez dadin. Arkitektura egitasmoaren gaineko kapituluek Bilboko zubi zaharren izena daramate, idazleak maite duen behialako Bilbo haren seinale diren zubiena (azken urteotan eraikitakoak aipatu egiten dira nobelan, baina ez onerako, hiriaren eredu berriaren ezaugarri diren zubi horiek ez dute-eta egilearentzat izenburutzat hartzeko funts nahikorik). Bartzelonako sabotajearen narrazioa osatzen duten kapituluek, aldiz, zenbaki soil bat daramate izenburutzat.
Bi istorio eleberri batean, Bilboren bi irudi bi izenez ezagutzen den itsasadarraren inguruan.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera