kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Bezperaren bezpera / Aingeru Epaltza / Pamiela, 2007

Trantsizioa Nafarroan Javier Rojo / El Correo, 2008-02-23

EIkar osatzen dutela esan daiteke Aingeru Epaltzak argitara eman duen “Bezperaren bezpera” saiakera liburu honek eta urte berean argitaratu zen Xabier Zabaltzaren “Gu, nafarrok” izenburukoak (begira El Correo, 2007-12-22). Izan ere, azken urte hauetan ETAren menia dela-eta Nafarroaren auzia berpiztu zelarik (menia eta meniarekin batera horrek pizturiko esperantza izpiak desegin zirenean), gai horren inguruko liburu bi hauek azaldu ziren iaz, nafar batzuen ikuspegia emateko. Bi liburu horien idazleek antzeko abiapuntua dute. Nafarrak, euskaldunak, euskaltzaleak, abertzaleak, baina muturreko planteamenduetara heltzen ez direnak, halaxe defini litzakete idazleek beren buruak kontu honen gainean aritzean, edo halaxe aurkezten dira behintzat irakurleen begien aurrean. Epaltzaren liburuan, idazleak, bere oroimena lagun, azken 30 urteko kronika politikoa egiten du, Nafarroan euskaltzaletasunaren eta euskal abertzaletasunaren gorabeherak azaltzeko. Idazlea kazetaria da eta oso hurbiletik ezagutzen ditu kontu hauek guztiak, eta ez du bazterrean uzten bere iritzia emateko aukera. Epaltza, bestalde, gaur egun euskaraz daukagun idazlerik trebenetako bat da, eta halako gaia azaltzerakoan ere jakin du intrigazko nobela on batean bezala irakurlearen interesa pizten eta hari eusten, argumentuaren bukaera ezagutu arren. Hiru hamarkadako gertakariei errepasoa eginez, halako ideia argigarria agertzen da liburu honetan: muturreko abertzaleen ikuspuntutik begiratuta, Nafarroaren izaerak inolako arazorik ez badakar ere (“Nafarroa Euskal Herriaren muina da eta kitto”, esango luke halakoak), bestelakoa da nafarrek berek, benetako nafarrek eta ez balizko nafar asmatu eta amestuek, bozketetan erakusten duten jarrera. Kontrako ondorioak ekarri ditu jarrera maximalistetan aritzeko batzuek erakutsi zuten lehiak, euskaltzaletasuna gutxiengo baten sentimendua izanik, posibilismoa edota aldaketarako baldintza objektiboak ahaztuta, euskaltzaletasunaren aurkakoen jarrera are gehiago indartu baita. Oharkabean eta ia garrantzirik eman gabe esaten du Epaltzak: Nafarroa eta EAE komunitate bakar batean elkartuko badira, Espainia barruan baizik ezin egingo da. Jende askok irakurri beharko luke liburu hau, ea behingoz irudikatutako Euskal Herriaren eta benetako Euskal Herriaren arteko aldeaz ohartzen diren.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak