kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Mozorroaren xarma / Asel Luzarraga / Erein, 2007

Mozorroaren xarma Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2008-02-24

Ez dakit Euskal Herrian horrelako egoera bat posible izango ote litzatekeen. Ez dut pentsatzen. Beharbada horregatik hasi eta berehala arrotz egin zitzaidan… zelan da posible horrelakorik gurean? Pentsatu nuen. Lau horma artera bere bizitza mugatzen duen pertsona bat? Baina laster murgildu naiz irakurketan, eta ahaztu egin zait hasierako ezintasuna edo.

Atsegina, ironikoa eta umoretsua da idazlea eta eleberria ere bide horretatik doa. Eraman egiten zaitu. Orrialde azpietan oharrak, argibideak eta azaltzen dira. Lehenengoak itzelezko barregura eman zidan. “Euskara batura ohituta dagoena ez dadila ikaratu, txineraz zatitxo batzuk baino ez ditugu sartuko, errealismo emate aldera”. Bai, ez dizu barregurarik ematen. Baina aipatzen zuen testua ez zegoen txineraz idatzita, Bizkaiko kostaldeko euskara batean zegoen. Lastima hain aipu eta ohar gutxi izatea.

Bakardadea itzela da. Igarri egiten da. Zigorrek bere burua isolatzen du hasieran, baina gerora baino ez da konturatuko isolatuta dagoela, bakarrik, jendez inguraturik baina bakarrik.

“Ondo ondo. Hartu patxadaz, ondo pentsatu, ondo neurtu, biharkoa egun ederra izan daiteke.Norbaiti damutuko zaio pieza guztiak ondo lotuta utzi ez izana”.

Deskripzioetan gustatu zait, eta batez ere gidatzeko erraztasunean. Batetik bestera eramaten zaitu eta istorioak nahasirik konturatzerako eleberria amaitu da.

Mundu asko ezagutuko ditu Zigorrek, pertsona beste mundu. Ezagutza horretan jabetuko da dena ez dela berdina, eta mundua zirraragarria izan litekeela. Baina baita garratza. Eta hilkorra. Abentura oso bat beharko du horretarako protagonistak.

Bide batez, irakurlea gonbidatuko du abentura horretan. Norberak sartzea edo ez erabakiko beharko du.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak