kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Jainkoa harrapatzeko tranpa / Jon Gerediaga / Pamiela, 2007

Bizitzaren kanta Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-02-08

Izenburua bera izan daiteke tronpagarri. Poesiaren trikimailuak ezagun ez dituenak pentsa dezake liburu hau teologia-tratatua izan daitekeela, ontsa hiltzeko bidea bezain erakargarria. Poesiaren berririk ez duenak, munduaren gehiengoa, gutxi gorabehera, ehizarako esku-liburua dela sinets dezake, Jainkoa harrapatu, sarean sartu eta gordetzeko. Rilkek zioenez, Jainkoa aldameneko gelan zegoen ezkutatuta. Baina ez zitzaion aski atea jo edo bera irekitzea Jainkoa azal zedin. Rilkek ez zuen ulertu edo ez zuen ulertu nahi, beste kontua da, gizakiak ikasi behar duela Jainkorik ez balego bezala bizitzen. Jainkoa ez dela esatea ausarkeria iruditzen zait, jakin beharko baikenuke horretarako Jainkoa zer den. Ez dakigunez, hobe gure ezjakintasunaren baitan bizi. Jainkoaren izatearen froga da, izan ere, ez dakigula noiz eta non hilko garen. Hala zioen Brodskyk. Ez dakit, Jainkoa gizakiak harrapatzeko tranpa izan da, bada, edo izan daiteke hemendik aurrera.

Nik bizitzaren aldeko aldarri xumea aditu dut liburuan. Lehen poematik hasita: “Beste kantu bat Auschwitz dela ere”. Adornoren hitzak ekartzen ditu gogora: zertarako poesia Auschwitz eta gero? Metafora bilakatu zaigun tokia da eta irudimenaren kateari jarraiturik, gure mundu, gure bizitoki hau Auschwitz txiki askoz osaturik dagoela esan daiteke. “Ez nazatela bila borreroen azokan”, dio poetak, eta egiaren usaina dario esandakoari. Bide luzea da bizitza, baina bera da opari eta eskaintza.

Hiru zatitan dago liburua banatuta, eta hiru zatiek zirkulua dute osatzen. Egiturak berak adierazten du denboraren nondik norakoa. Ez da lineala, kristau erlijioek marraztu duten denboraren lerro-aldia bezala. Beste zerbait, naturaren araberakoa da: jaio eta hil, berriro jaio eta berriro hil. Betiereko itzulia edo itzuli nahi ez duen joan betierekoa. Ez da harritzekoa, beraz, greziar klasikoen mitoetara jotzea, haiengandik jasotako irudimena, Sisiforen harria bailitzan, astintzea. Orfeo, Euridice, Akteon (Oteizaren beste izena) goraipatzen dira, oroimenaren lanbroetatik gaurko festara ekarriz. Mitoek, ordea, errealitatea dute ezkutatzen eta ihesbidea eskaintzen bere garaiak, bizitzaren zirrikituetatik, ihes egiten dionari.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak