kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Zu bezain ahul / Karmele Jaio / Elkar, 2007

Orain huts Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-02-01

Egunerokotasuna da Karmele Jaiok lantzen duen gaia, ez era epikoan. Garai txarrak dira epikarako, zalantzarik ez; garai onik ez da izan sekula hartarako, halakorik sinetsi bada ere. Lirikotasunik ere ez da egunerokotasun horretan. Era errealista dela esateak ez digu ezer askorik ere adierazten, errealismoaren irudi osatuena egunkariko kronika baita. Karmele Jaioren giroa ez da horretára mugatzen; bere hegoak harturik haratago joaten baita, ihesi barik, arin samar, itzultzeko bide guztiak itxirik. Liburuan bildu diren hamabost ipuinak, hala ere, errealisták dira oinarrian eta gorputzean, Edward Hooperren koadroak errealistak diren moduan: subjektiboak guztiz, barne argiaren mendeko eta morrontzapean.

Egunerokotasunari aplikatutako errealismoa da euskal literaturak gehien landu duen ikuspuntua, azkenaldi honetan bederen. Uste dut baduela zerikusirik gizartean bertan gertatzen ari den gainbeherarekin, dekadentziarekin alegia. Joanak dira, eta ez dakit zorionerako ala zoritxarrerako ote, espaziorik eta denborarik gabeko kronikak, munduaren ikuspegia eman nahi zutenak, mundua aldatzeko ez bazen, bera ulertzeko eginak. Mundua, ordea, handia da eta ulertzen zaila. Desiraren mundua deliriotan suntsitu da, eta idazlearen begiak bere baitara itzuli dira. Kanpokoa arrotza denean, barnea aztergai egokia izan daiteke. Kanpokoak erremediorik ez badu, barnetasun hori eta ondoz ondo zabaltzen den ohiko bizitza aztertzea eta ulertzen salatzea, joera egokia ez ezik, beharrezkoa ere bada, norberaren burua hobeto entenditu eta eromena atzean utzi nahi izanez gero.

Ipuinetako espazioa oso da ezaguna: etxe barnea, kale kantoia, supermerkatua, autoaren esparru itxia, Gabonak ospatzen direneko jangela, eskolako ataria, tabernako zuloa, erietxea, telefono kabina, bulegoa… Ezin esan toki urrunak direnik. Ipuinetako denbora oraina da, baina iraganetik zintzilik bezala geratu den aldia, geroraino iristeko gogo handirik ez duena. Pertsonaiek ere, denboraren ezintasun horretaz kutsaturik baleude bezala, orainari eusten diote. Ez dago beste denborarik. Iragana hustu egin da, eta ez dago geroaren esperantza handirik ere. Orain huts dira beraiek. Horregatik dute bizia eta bizitasuna.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak