kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Festa aldameneko gelan / Mariasun Landa (Jesus Mari Lasa) / Erein, 2007

Festa aldameneko gelan Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2008-01-27

Voyaeur sentitu naiz liburua irakurtzen. Horrela sentitzen naiz autobiografiak irakurtzen ditudanero. Honetan ere pasatu zati. Mariasun Landa bere ile gorriarekin irudikatu nahi izan dut ahots goran bere istorioa kontatzen ipuina bailitz. Baina ezinezkoa egin zait. Etengabe agertzen zitzaidan gaztetxo baten ahotsa bere buruari hizketan. Izan ere itzela izan da iraganean murgiltzeko ariketa.

“Luis izan zen egun hartako nire lilura: gogoan ditut haren molde leunak, begiratu luzeak, zerbait agintzen baina inoiz ematen ez zuen adoragabetasun moduko hura. Beti adeitsu, niri eta Saturri eskaintzen zizkigun bere atentzioak”. Lehenengo pertsonan kontatzen ari da gertatu zitzaizkionak. Norberak urte asko idatzitako egunerokoa irakurtzen ari dela dirudi. Xehetasun oro gogoratzen du, eta ilusioz eta grinaz beteriko neska agertzen da kontakizunean. Ni baten bila joan eta unibertso oso bat aurkitu zuena.

Iraganarekin jolasteak nostalgiaren prezioa dauka, eta honetan igarri egin dut. Beharbada autobiografia guztiekin pasatzen da. Liburuaren azalak berak ematen du zantzua, joan den mendeko zuri-beltzezko erretratua agertzerakoan.

“Musu ematea eta barre egitea dira, beharbada, giza hizkuntzako aditzik ederrenak”.

Maitasuna ageri ere ageri da. Eta sexua. Eta adiskidetasuna. Eta gauza guztien gainetik libre izateko gogoa nabari zaio 20 urte bete ez dituen Mariasun Landari.

“Urte hartan, ez nuen lagun frantsesik izan, ez mutilak eta ez neskarik. Espainiarrak edo hegoamerikarra ziren guztiak eta bizimodua ateratzen xahutzen zituzten beren indarrak”.

Paristarrekin ez zuen, ez, harreman esturik izan. Urrunetik eta ezezagutzatik ezberdinak ziren frantsesak. Orrialdeotan zehar mitoak apurtzen dihoazkio idazle eta protagonistari. Usteak ustel bihurtzen zaizkio. Erakutsitako indarra gustatu zait, eta bizipoza kutsatu egin ditu lerrorik lerro. Baina itsatsi ere itsatsita zait tristezia samur hori; hitz artean ezkutatutik ostenduta gelditu direnak.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak