kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Elvis hil zen urtean / Xabier Mendiguren E. / Elkar, 2007

Nostalgiaz eta musikaz Jon Kortazar / El País, 2007-12-24

Gazte literaturaren esparruan kokaturiko lana idatzi du Xabier Mendigurenek (Beasain, 1963) Elvis hil zen urtean titulupean. Zazpi ataletan, Jose Inazio Etxezarreta 15 urteko mutikoaren bizipenak kontatzen zaizkigu.

Lanak 1977ko uda du kontakizun nagusi. Nobelak esaten digun bezala: “Elvis hil zeneko urteaz hasi naiz hizketan, baina norberaren historian ez dago une bat edo urte bat aparte jartzerik ezta aztertzerik”. Bertan hiru mutikoz osaturiko koadrilaren bizikizunak ematen dira kontakizun.

Hasiz batera adiskidetasunari buruzko aipua aurkituko dugu, Luis Berrizbeitia poeta handiaren ahotsean definitua, eta nobelaren bukaerak ere gai bera azpimarratzen du, eta ematen du adiskidetasuna dela nobelaren gai nagusia. Horrelaxe gogoratzen du nobelaren erdi aldeko pasarte batek: “Bi haiek nire lagunak zirela, eta gauza ederra zela halako lagunak izatea. Munduko gauzarik ederrena”. Dena dela, gai aldetik ere, gehiago murgiltzen da Jose Inazioren barne bizitzan eta adiskidetasuna kanpotik ikusita balego bezala kontaturik dago, Eduk eta Roberrek duten tokia narratzailearena baino eskasagoa baita.

Mendigurenek dohain bi erakusten ditu: esku trebea narraziorako eta kontakizunerako, argumentua bizi eta arin doa erritmo nabarian. Bestetik, abilezi nagusia erabili izan du Jose Inazioren bizitza garaiko kantuekin katramilatzeko. Koadrila honen bizitza, krisiak eta pozak, entzuten ari diren musikarekin loturik daude. Aspaldi esan zuen Bernardo Atxagak gure bizitza maite genituen abestiek eratuta dagoela. Modu horretan musika protagonista nagusia da nobelan.

Dena dela narrazioan badago erakuspen ideologikoa emateko gogorik. Une batean, garbi azaltzen du narratzaileak: “Garai hartan ez baina geroztik askotan pentsatu dut arrazismoaz”. Bat batean jarraitzeko: “Itxi dezadan diskurtso ideologikoa”. Bai, irakaspena badago presente narrazioan. Sexuaren gaia ere agerian dago. Eszena horretaz denok izango dugu gure iritzia, baina uste dut oraingoan ez duela guztiz asmatu.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak