kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Nora noa? / Joxemari Iturralde / Erein, 2001

Helmuga bila Javier Rojo / El Correo, 2001-08-15

Azken urte hauetan ia ia urteroko ohitura bihurtu da euskal irakurlearentzat Joxemari Iturralderen liburu berri bat esku artean edukitzea. Honetan zortzi narrazio biltzen ditu idazleak “Nora noa?” izenburupean. Nire ustez, bi talde, oso markatuak, osatzen dituzte zortzi narrazio horiek. Alde batetik, nolabaiteko ironian edota umore mingotsean oinarritzen diren istorioak ditugu. Askotan Euskal Herriaren egoera urruneko marko moduan dutelarik (noizean behingo aipamenak egiten dira egoera horri buruz, eta pertsonaiak zeharka bada ere, egoera horren eraginpean daude) sexua dute istorioa harikaltzen den ardatza.

Alde honetatik, Milan Kunderaren aspaldiko liburu batean gertatzen zen bezala, ingurua itogarria denean, irtenbide bat sexu bitalismoan aurkitzen da, nahiz eta bitalismo hori nahikoa frustrante gertatzen den. Besta istorio batzuek etsipena dute gai nagusia. Pertsonaiek, zerbait bilatzeko edota zerbaiti ihesi, eskualde urrunetara egin behar dute bidaia. Aipagarriak dira desertua aipatzen duten istorioak, hauetan bero itogarria, eguzki kiskalgarria, benetan sentitzen den zerbait baita, istorioei ispilatzearen itxura engainagarria emanez. Edonola ere, ahaztu behar ez dugun liburua da hau.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak