kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Zubigilea / Lutxo Egia / Susa, 2007

Nolako hiriak halako pertsonak Mikel Asurmendi / Irunero, 2007-12

Zubigilea nobelaren hainbat zubi kale eta kantoi daramatzat nire imajinarioan, berau irakurri eta aste batera. Hiria txertatu zait gogoan. Kasuon: Bilbo. Bertan garatu du nobela Lutxo Egiak. Gaurkotasuneko gaia ez ezik, geure aldiko gaia hartu du lanaren oinarritzat eleberrigileak: Hiria.

Juan Ramon Makuso poeta heldu zait akordura. Poeta honek “Hiritar bezala frakasatu dugu” adierazi zigun Hiri gorazarre poesia liburu kari, baita “Herriak ez du topos bat, gizakia da hiriaren oztopo” gaztigatu ere.

Egileak, Lutxo Egiak, bi istorio uztartu ditu nobela eraikitzeko. Lehena, gure egunetakoa duzu, orain oraingoa. Bigarrena, joan den mendearen erdialdean kokatuta dago. Protagonista nagusiak bietan ageri dira baina. Hiru dira pertsonaia nagusiak: Andrei, Dimitri eta Sasa. Goitizenak dituzu berauek. Andrei Andres Peruarena duzu gaur egun, berbarako. Arkitektua. Bera da pertsonaia nagusia, protagonista. Ezkutuko beste bat dago ordea: narratzailea. Bera duzu nobelaren arkitektua. Hiriarekin mesfidati ageri da nolabait ere Zubigilearen egilea.

Hiria da nobelaren oinarria. Zubigilea eraikitzeko berebiziko lana hartu du egileak, pertsonen arteko harremani buruzko arkitektura lana dela esango nuke. Hiriaren eraikuntzarako zubiak nola, hiria habitatzen dugun harremanen eraikuntzan zubigintza landu beharra iradoki dit nobelak —Mundua hiri globala bihurtu dugu dagoeneko. Gurean Euskal Hiria delakoa kasu—.

Mundu modernoaren gune nagusia dugu hiria. Hiriaren behialako izaera galbidean doala errezeloa bide du Egiak. Gaur egungo hiriaren kritika egin du idazleak. Ezin uka berau eleberri politikotzat jo daitekeela. Literatura kritika soziala baino askoz gehiago da horregatik, nobela arkitekturari buruzko tratatu bat baino askoz gehiago begitandu zait.

Hiriaren eraikuntzan zubia funtsezkoa bada (Bilbon zazpi zubi inguru ei daude eta hiria berritzeko lanetan Zorrotzaurren bederatzi eraikitzea aurreikusita bide dago). Eta pertsonen harremanetan halaxe ere irudikatu du Egiak. Alabaina, zubiak, askotan, pertsonak hurbildu beharrean elkarrengandik aldentzen dituela irakurri dut nobelan. Eraikitzen ari garen munduan —hiria— pertsonak gero eta urrunago gaude elkarrengandik. Hau kontraesana! Zenbat eta zubi gehiago eta gero eta urrunago elkarrengandik. Egileak ez du zubiaren irudia gustuko.

Alabaina, nobela arkitektura hutsa eta politika baino aise gehiago da. Aipatu hirukotea ez ezik, pertsonaia gehiago daude, bistan da. Pertsonaiak —eta pertsonek— zubiaren bi ertzak bermatu ez ezik, pertsonaiek hirukiak osatzen dituzte. Hirukiek ehunak osatu ez ezik, ehun izan daitezke zubiaren zutabeak. Eta harremanetan erdian kokatzen dena boteretsua ohi da.

Eleberrigileak —eta arkitektuak— nobela harilkatzeko gaur egungo hiria eraikitzeko izaten diren traben antzekoak aurkitu dituela iruditu zait. Sufritzen du hiriarekin eta berau habitatzen dituen pertsona motarekin. Bizi duen hiria deskribatzen sufritu duela iruditu zait. Arkitektuak hiria hala nola artistak arte lana badaki nola hasten den, ez nola bukatu ordea.

Lutxo Egia ere Zubigilea halatsu aritu dela irudipen xumea daukat neronek. Emaitza ez da horregatik xumea.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak